EuskalEtxeak. Munduko euskal etxeen ataria

  1. Hasiera
  2. pribatutasun politika

Pribatutasun politika

Kanpoan den Euskal Komunitatearen Zuzendaritzak datu pertsonalak tratatzen eta babesten ditu, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan, hura garatzeko araudian eta Datuen Babeserako Euskal Legean ezarritakoari jarraiki.

Erabiltzaileak emandako datuak adierazitako Sarean aurreikusitako helburuetarako soilik erabiliko dira eta, horretarako, “Kanpoan diren pertsona euskaldunen sarea” izeneko fitxategi bat dago, Datuak Babesteko Euskal Agentzian erregistraturikoa eta Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzaren titulartasunekoa. (https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2016/03/1601099e.pdf)

Datuak Babesteko Legean ezarritakoa betez, datuen titularrak edozein unetan baliatu ahalko ditu haiek eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko edo aurkaratzeko eskubideak, fitxategiaren titular den honako zerbitzu honetan: Kanpoan den Euskal Komunitatearen Zuzendaritza, Nafarroa kalea, 2, 01007 Gasteiz. Helbide elektronikoa: Posta elektroniko helbide hori spam roboten aurkako babesa du. Javascript aktibatuta izan behar duzu, hori ikusi ahal izateko .

Horretarako, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren webguneko formularioetarako esteka erantsi dugu (DBEB formularioak).

Kanpoan den Euskal Komunitatearen Zuzendaritzak konpromisoa hartzen du datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko beharrezko neurri teknikoak eta antolamenduzkoak hartzeko, uneoro haiek aldatzea, galtzea eta bidegabe tratatzea edo eskuratzea saihesteko, aintzat hartuta teknologiaren egoera, biltegiratutako datuen izaera eta dauden arriskuak, bai gizakiak eragindakoak, bai ingurune fisikoak zein naturalak eragindakoak, eta, bereziki, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzeko erregelamendua onartzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan aurreikusitakoak.

Kanpoan den Euskal Komunitatearen Zuzendaritzak IP helbideak biltegiratu eta erabil ditzake, trafikoa aztertu, webgunea administratu eta atari osoaren erabileraren segimendua egiteko eta, horretarako, web analisiko zerbitzuak erabil ditzake (adibidez, Google Analytics edo antzeko tresnak), baina ez ditu adierazitakoak ez diren beste xede batzuetarako erabiliko.

Zehazkiago, webgune honek Google Analytics erabiltzen du, Google, Inc. enpresak eskaintzen duen analisi zerbitzu bat. Google, Inc. Delawaren dago kokatuta, eta haren bulego nagusia helbide honetan: 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View (Kalifornia), CA 94043, Ameriketako Estatu Batuak ("Google"). Google Analyticsek cookieak erabiltzen ditu, hau da, bakoitzaren ordenagailuan kokaturiko testu fitxategiak, webguneari erabiltzaileek harekin lotuta egiten duten erabilera aztertzen laguntzen diotenak. Cookieak webgunearen erabilerari buruz sortzen duen informazioa (IP helbidea barne) zuzenean igorriko zaio Googleri, eta hark AEBetako zerbitzarietan gordeko du. Googlek webgunean egiten den erabileraren segimendua egiteko baliatuko du gure informazio hori, eta webgunearen jarduerari buruzko txostenak bilduko ditu eta webgunearen jarduerarekin eta Interneten erabilerarekin loturiko beste zerbitzu batzuk ematen jarraituko du. Googlek hirugarrenei igorri ahalko die informazio hori, legeak hala eskatzen badio edo hirugarren horiek informazioa Googleren bitartez prozesatzen badute. Googlek ez du zure IP helbidea Googlek berak duen beste inongo daturekin lotuko.