OGASUNA ETA FINANTZAK SAILA
Ogasun eta Finantzen Sailak Bizkaiko Foru Aldundiak herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzuak funtzionatzeko baliabideak lortu eta kudeatzea du zeregin. Zergak biltzeaz gain, Ogasun eta Finantzen Sailak helburu bezala gure lurraldean inbertsioa piztea du, baliabideak eta enplegua sortzeko.ZER EGITEN DUGU?
OGASUNAREN ZUZENDARITZA
Ogasunaren Zuzendaritza zergak kudeatzez arduratzen da, bai zuzeneko zergak (PFEZ, Sozietateak, Ondarea…), bai zeharkakoak (BEZa, ondarearen eskualdaketak…). Halaber, beste jarduera batzuk gauzatzen ditu, hala nola zergadunari arreta eta informazioa eskaintzea edo zerga iruzurraren kontra borrokatzea.FINANTZA, AURREKONTU ETA ONDAREAREN ZUZENDARITZA
Finantza, Aurrekontu eta Ondarearen Zuzendaritzaren zeregina Bizkaiko Foru Aldundiaren plangintza finantzarioa diseinatzea eta kontuak kudeatzea da. Era berean, Zuzendaritza honek aurrekontuak egiteko oinarriak ezartzen ditu, foru erakundearen ondarea kudeatzearekin batera.KATASTROAREN ETA ZERBITZUEN ZUZENDARITZA
Zuzendaritza honen zeregin nagusia katastroa eguneratzea da, Bizkaiko higiezinen inbentarioa egunean mantentzeko. Ondasun higiezinen (besteak beste, etxebizitzen, lursailen, lokalen edo garajeen) katastro balioa da erabilitako erreferentzia OHZ bezalako zergak kalkulatzeko.FAEA
Bizkaiko Foru Auzitegi Ekonomiko-administratiboan, zergadunak eskatu ostean, doan aztertzen da zergen edo zerga zigorren aplikazioa, Foru Ogasunak egindakoa. Bere bulegoetan egiteaz gain, erreklamazio ekonomiko-administratiboak telematikoki aurkez daitezke.PROIEKTU ESTRATEGIKOAK Ogasuna eta Finantzak
Izapideak eta laguntzak
Programak eta zerbitzuak
albisteak
-
Februaryren 18(a)
Bizkaiak % 2,6 gehiago bildu du 2017ko ekitaldiaren hasieran
Ogasuna eta Finantzetako Saila Foru Ogasunak 692,2 milioi euro bildu ditu urtarrilean, 2016an baino 17,8 milioi euro gehiago. Zerga-bilketan izandako hazkunde hori lanaren errenten gaineko atxikipenen hazkundeak eragin du, batez...
-
Januaryren 29(a)
Bizkaiak gizarte-inklusiora eta berdintasunera zabaldu ditu lehentasunezko jardueren pizgarri fiskalak
Ogasuna eta Finantzetako Saila Foru Aldundiak 2017rako lehentasunezko jarduerei buruzko dekretua onetsi du; haren bidez, Bizkairako bereziki garrantzitsuak diren ekitaldientzako laguntza pribatua sustatu nahi du ...
-
Januaryren 19(a)
Bizkaiaren 2016ko diru-bilketa 200 milioi euro hazi da
Ogasuna eta Finantzetako Saila Foru Ogasunak 6.715,1 milioi euro bildu ditu, 2015ko diru-bilketan baino % 3,1 gehiago