EEK edo Egiaztapen Elektronikoaren Kodea karaktere-multzoa da eta modu bakarrean identifikatzen du Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratutako edozein xedapen, egintza edo iragarki. Kodea argitaratutako xedapen, egintza edo iragarki bakoitzaren orri bakoitzean inprimatua dago eta, hala, dokumentu elektroniko originalera irits daiteke Bizkaiko Foru Aldundiko Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren web orrian.
2009ko uztailaren 1etik aurrera Bizkaiko Aldizkari Ofizialeko original elektronikoa paperean ateratzen bada, egiazko kopiaren izaera izango gaitu EEK izanez gero.
EEKri esker, Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren edozein orrialde paperean inprimatuta egiaztatu ahal izango da dokumentu elektroniko originalarekin alderatuz. Horretarako, bertara iristeko orrian edo “egiaztapen elektronikoaren kodearen araberako bilaketa (eek)” menuaren aukeran EEK sar daiteke eta egoitza elektronikotik zuzenean dokumentu originala lor, modu elektronikoan sinatuta.
Bizkaiko Aldizkari Ofiziala
Kontsultatu argitaratutako edozein dokumentu-mota: xedapen orokorrak, ebazpenak, ediktuak edo iragarkiak.
© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia