euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Bideoak

Salt Lake City-ko "Basque Dinner & Dance" 2017: Ikurriña ohoratzen, Utah-ko Triskalariak dantza taldea

2017/02/11

2017ko otsailaren 11an egin dute Estatu Batuetako Salk Lake Cityn, bertan dagoeneko ekitaldi klasikoa den "Basque Dinner & Dance" (Euskal Afari eta Dantzaldia). Funtsean euskal moldeko afari bat da, Utah-ko Euskal Etxeko sukaldari bolondres taldeak prestatua, afaldu bitarteko eta ondoko emanaldia Utah-ko Triskalariak euskal dantza taldearen eskutik. Bideoan ikusten dena, Triskalariak-en lehenengo dantza da, dantarien eskaintza Ikurriña omenduz (bideoa EuskalKultura.com)

Bideoa ikusi


Patagoniako euskal lekukotasunak: Buenos Airestik urrun, baina elkarrekin biltzeko posturan ari dira bertako euskal etxeak

2016/10/12

Dinamika berri bati ekin diote 2016 honetan Patagonia argentinarreko euskal etxeek. Ekimena euskal etxe gazteenak, San Martin de los Andeseko Euskal txokoak abiatu du eta irailean bigarren elkarretaratze eta festa egin dute eta ordua jarri diote hirugarrenari. Bideoan, bertako telebista kate bati mintzatzen zaizkio Manuel Bustingorry (San Martin de los Andes) eta Rocio Basterra (Viedma eta Carmen de Patagones) euskal-argentinar ekintzaileak. Gogoa, indarra, entusiamoa darie, eta ez daude geldik, geroa lantzen ari dira.

Bideoa ikusi


Euskaldunei eskainitako "Smithsonian Folklife Festival 2016"ren ikuspegi panoramikoa

2016/07/05

Gainbegirada panoramikoa 2016 Smithsonian Folklife Festivalaren eremuari, euskaldunak eta euskal kultura protagonista, 2016ko ekain-uztaila (bideoa EuskalKultura.com)

Bideoa ikusi


Iturengo joaldunak Washington hiriraino heldu ziren euren joare eta jantziekin

2016/07/05

Iturengo joaldunak biraka ibili ziren Washingtongo National Mall-en, baina tartea hartu zuten baita ere euren jarduna azaltzeko harrituta eta interesatuta begiratzen zien publikoari. Hemen azalpenak ematen azaltzen dira Smithsonian Folklife Festival-eko kantxan, zinez zur eta lur eta galderez beterik ikusle zeuzkaten jendeen aurreann (argazkia EuskalKultura.com)

Bideoa ikusi


Galako afaria Kongresuko Liburutegian: Andoni Aduriz buru, euskal sukaldaritzaren erakusgarri

2016/07/05

Arratsaldeko bostetan atera zen azkeneko bisitaria Kongresuko Liburutegitik, eta berehala hasi ziren sartzen hamarnaka langile, ordu bete eskasean aretoa 16 mahaiko jatetxe bilakatuz, Kapitolioa ikuspegi. Menu koordinatzaile, Andoni Aduriz errenteriarra, hiru lankide bizkaitar lagun, Jose Migel Olazabalaga, Txomin Gomez eta Paul Ibarra. Orotara, 160 gonbidatu, amerikar eta euskaldunen artean (bideoa Deia)

Bideoa ikusi


Smithsonian Folk Festival 2016: The Basques and the sea

2016/07/05

Jaialdi barruko lekuak bisitatzen: Euskaldunak eta Itsasoa, azalpenak ematen txalupa bat eraikitzeko euskal teknika tradizionalez. Washingtongo Smithsonian Folklife Festival 2016k itsasoak euskaldunen bizitza eta historian izan duen garrantzia gailendu zuen: komunikabide gisa, munduratzeko, baleen ehizan eta arrain industrian... Komertziorako, munduan zehar mugitzeko, arrantzatzeko... Euskaldunen itsas kulturak ere isla izan zuen Washingtonen (bideoa EuskalKultura.com)

Bideoa ikusi


Learning Basque - Euskara ikasten in Washington DC

2016/07/05

Euskara irakasten Washington hirian euskaldunei eskainitako 2016ko Smithsonian Folklife Festival jaialdian. Publikoa, jatorri ez-euskalduneko amerikarrak dira gehienbat, eta ezagutza txikia daukate euskarari buruz, interesa kenduta. Irudietan irakasle --edo erakusle esan beharko agian hobe--, Kinku Zinkunegi, Euskara Munduan-eko koordinatzailea, eta Errukiñe Olaziregi, Madrilgo Euskal Etxeko euskara irakaslea. Batzuk apunteak ari dira hartzen (bideoa EuskalKultura.com)

Bideoa ikusi


Euskal ekitaldia Washingtongo Indio Amerikarraren Museo Nazionalean: ohorezko aurreskua

2016/07/05

2016ko ekainaren 28a, asteartea. Bihar astezkena inauguratuko da Washingtonen euskaldunei eskainitako Smithsonian Folk Festival 2016. Bezperan, baina, euskal egitarauak ekitaldi bat programatu du hainbat gonbidaturekin. Estatu Batuetatik, besteak beste, John Garamendi kongresukide kaliforniarra; Euskal Herritik, Tapia sailburua eta hiru diputatu nagusiak, eta Euskadiren AEBetarako ordezkari Ander Caballero. Ekitaldia hasteko, ohorezko aurreskua (bideoa EuskalKultura.com).

Bideoa ikusi


Gernikako Arbolaren kimua landatzen Washingtongo Kapitolioan: John Garamendi kongresukidearen hitzak

2016/07/05

Bideoan, Gernikako Arbolaren kimuaren landaketa Kapitolioko lorategietan, Washingtonen: John Garamendi kongresukide kaliforniarraren hitzak. Ondoren, landaketa: Garamendik deiturik azken lur eskukada botatzen duen neskatila bere bilobetako bat da. Ondoren, bonbardaketa bizi izan zuen Maricarmen Egurrola gernikarrak eta bertan zeuden Euskal Herriko eta Estatu Batuetako ordezkari eta partaideetako askok botako zuten euren lur-eskukada. Uztailaren 2a, 2016 (bideoa EuskalKultura.com)

Bideoa ikusi


Erabateko giro euskalduna AEBetako Washington hiriburuan, Kepa Junkera eta Sorginak-en erritmoez

2016/07/05

Pare bat astez, Washington hiriaren bihotza euskal kolorez jantzi da 2016ko ekain-uztailean, euskaldunei eskainitako Smithsonian Folklife Festival jaialdiarekin. Bideoan, ekainaren 29ko aire zabaleko kontzertuko irudiak, musika, dantza eta euskal bizipoza, National Mall-en Kepa Junkera eta Sorginak-en eskutik, itsasoaren bi aldeetako publikoa dantzari (bideoa EuskalKultura.com)

Bideoa ikusi


© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia