euskal diaspora eta kultura
2017/03/28
‘Arte’ telebista katea Euskal Diasporari buruzko dokumental bat ari da filmatzen eta Buenos Aires probintzia argentinarreko Tandil hirian grabatu ditu irudiak, bertako Gure Etxea Euskal Etxeko lagunekin solastuz eta elkarrizketatuz, eta euskal elkarteko jarduerak islatuz. Dokumentala edizio prozesuan ari da dagoeneko eta emaitzak laster ikusi ahal izango omen dira kateko webgunean, Interneten.
PUBLIZITATEA
2017/03/27
‘Anima Zaitez!’ 2016an Cordoba probintzia argentinarreko Villa Maria herriko Euskal Etxeak sortutako programa bat da. Gonbitea luzatzen zaie Euskal Herriko gazteei Argentinara etorri eta euren euskal kultura partekatu dezaten, tailer batzuk emanez pare bat astez. Parte hartzaileek bidaia eta asegurua jarri beharko dituzte eta Argentinako partea egonaldiaz arduratuko da (ostatua, janaria). Uztailean egingo da maiatzaren lehena du hautagaiak aurkezteko epea.
PUBLIZITATEA
2017/03/27
Aste gutxi barru 80 urte beteko dira hegazkin nazi alemanek eta faxista italiarrek, Franco general espainiarraren zerbitzuan Gernika bonbardatu zutenetik. Haren ondorioz, besteak beste, milaka euskal haurrek Euskal Herria utzi behar izan zuten, euren gurasoek salbatu nahi izan baitzituzten eraso basatietatik. Honako artilulua, haur haietako multzo bat Eskoziako Montrose herrira iritsi zenekoa gogora ekarriz argitaratu du joan den astean Montrose Review kazetak.
PUBLIZITATEA
2017/03/24
Foru gobernuak aste honetan onartu du Bruselan higiezin bat errentatzeko akordioa, Europako Parlamentutik eta Erregioen Batzordetik hurbil, bertan ezartzeko Nafarroako Gobernuaren Ordezkaritzaren egoitza. Neurri honekin, egoitza propioa berreskuratuko du Nafarroak, herrialdearen ahotsa zuzenean entzun dadin Europan eta nazioartean, berezkoak dituen eskuduntzak erabiliz, adierazi dute nafar exekutiboko iturriek.
PUBLIZITATEA
2017/03/23
Pilotariek, bertsolariek eta aurkezle batek osatutako zazpi laguneko talde bat apirilaren 9an argentinaratu eta hainbat hiri bisitatuko ditu. Hamabost egunetako egonaldian Buenos Aires, La Plata, Necochea, Bahia Blanca, Viedma eta Rosario hirietan arituko dira, leku bakoitzeko euskal etxeak eskaini ahal dituen baldintzetara egokituta. Necocheako Euzko Etxean, ikuskizuna eskaintzeaz gain, Korrikan eta Aberri Egunean parte hartuko dute.
PUBLIZITATEA
2017/03/29
2017/03/30
2017/03/31
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com