Buenos Aires, Argentina. Ezaguna da Argentinan dagoen euskal jatorrizko immigrazioaren garrantzia; baita euskaldun horien ondorengoek gaur egungo gizartean daukaten presentzia ere; ezaguna da 21. mendearen hasiera honetan neska-mutiko batzuk segitzen dutela etortzen Euskal Herritik Argentinara ikastera, lan bila edota paseatzera. Horien guztien ordezkariak. elkartzeko aukera paregabea izan zuten joan den larunbatean Buenos Aires hiriburuko leku esanguratsuenetako batean: Mayo Etorbidean.
‘Buenos Airesek EH ospagai’ jaialdiaren 6. edizioa erabat arrakastatsua izan da berriro ere, eta hamaika irudi eta sentsazio eder utzi dizkigu. Baina arrakastak konpromisoak eta erronkak ere badakartza: bide honetatik segitzea eta urtez urte ahaleginak bizkortuz une bakoitzean lortutako emaitzak gainditzea. Argazki galeria: