Algortako Portu Zaharreko itsas-ondarearen dinamizazio Plana

Algortako ondare berezi eta aberatsaren berreskurapena eta balioan jartzea Portu Zaharreko kale, etxe, istorio eta bazterren barrena.

Eremu tematikoak
Tokian tokiko hausnarketak, ondarea eta ikerketak
Kategoria
Kultur kudeaketa
Egoera
Indarrean
Denboraldia
2016-01-01-2016-10-01

HELBURUA

Algortako Portu zaharreko itsas-ondarea berreskuratu eta balioan jartzea, ingurune berezia eta Getxok itsasoarekiko izan duen erlazio bitxiaren lekuko den heinean; lan zientifikoa, kultur dinamizazioa eta bizilagunen partaidetzaren bidez, baliabide materialen kontserbazioa, alderdi materiagabeen zabalkundea eta ingurumen balioen sendotzea, auzo bizi eta parte-hartzailea lortzeko eta, era berean, gune turistiko erakargarria eta oroitarazlea bihurtzea, jasangarritasunean oinarritutako eskaintza zabal eta anitzaz, eta bertakoengan errespetua sustatuz. 

DESKRIBAPENA

2011.arenetik, ondarea balioan jartzeko plangintza integral batetik abiatuz lau ardatzen inguruan egiten da lan:

  • Kultura-ardatza: ondare eta historia berreskurapena, kultur programazioa…
  • Komunitate-ardatza: auzoko eta gizarte-ekimenen suspertzea, bizikidetza eta abaguneen sorrera…
  • Ingurumen-ardatza: Portu Zaharreko ingurune eta hiriguneen hobekuntza.
  • Turismo-ardatza: erakargarritasunen sendotzea eta ekimen berrien garapena, batik bat, aurreko hiru ardatzetako ekintzen ondorioz.