Bideo-jokoak, hezitzeko motibazio erreminta

Hitzaldiak eta Jardunaldiak

2016/12/13

Bideo-jokoak, hezitzeko motibazio erreminta

“Humanitate Digitalak: Jolasten ikasten da” izenburupean aurkeztu ziren pasa den astelehenean, abenduak 12, Diego Téllez eta Iñigo Muguetaren hitzaldiak Gasteizko UPV/EHUko Koldo Mitxelena liburutegiko Gradu Aretoan. 

Jardunaldia eduki interesgarri eta egunerokoaz elikatzeaz gain, eztabaidarako bidea ireki zuen, bildutako gehiengoa maila eta gai desberdinetako irakasleak eta pedagogoak baitziren eta geletara zer eta nola eraman jakin nahi baitzuten. Guztira, 25 pertsona inguru izan ziren 15:30etatik 18:45ra bitartean bertan elkartu zirenak.

2016.12.12 Humanitate digitalak: Jolasten ikasten da (Koldo Mitxelena bibliotekaren Gradu Aretoa. Vitoria-Gasteiz)

Diego Téllez-ek A.E.B. bezalako herrialdeetan irakasle eta maisuek nola eta zenbat erabiltzen dituzten bideo-jokoak neurtzen daudelarik, edo Singapur bezalako besteetan programazioa kurrikularen zati bat bada ere, estatuan eta Euskal Herrian oraindik bideojolasak irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan baliogarriak ote diren zalantza dagoela azaldu zuen. Testuinguru horretan, irakasle analogikoa eta ikasle berezko-digitalaren arteko ebakia gero eta zabalagoa da, hezkuntza sistema mehatxatuz. Beraz, galdera ez da bideojolasek historia (edo beste irakasgairik) irakasten laguntzen ote duten, baizik eta nola egin dezakegun galdu dugun bide horri ekiteko berriro. Haur eta Lehengo hezkuntzako irakasleen heziketan bideo-jokoak erabiliaz izandako eskarmentuaz abiatuta, galderari erantzuna ematen saiatu zen hainbat jarraibide eskainiz: bideo-joko serioak hautatu, fitxa didaktikoa osatu, ebaluazio galdetegia egin…

Iñigo Muguetak, aldiz, "Historia y Videojuegos. El impacto de los nuevos medios de ocio sobre el conocimiento del pasado medieval" proiektuan garatzen ari diren lanak laburki azaldu zituen. Arlo teoriko batetik, erdi aroko – eta Historiakoak orkorrokoean- ezagutza publikoan dauden giza-irudikapenak azaldu zituen eta ondoren, ezagutzan eta Historiaren irakaskuntzan horrek guztiek duten eragina (estereotipoen ugariketa, iraganari aurre egiteko modu berriak, eta kontaketa berriak non jasotzailea ez da soilik Historiaren ikuslea) landu zuen. Azkenik, egun bideojolasetan hezkuntza asmoa duten estrategia desberdinetatik egin zuen ibilbidea.

Eguna ixteko eztabaida txanda bati ekin zitzaion hizlari eta bertaratutako guztiekin. Argi geratu zen ikasleentzako motibazio erreminta izugarria direla horrelako ikusentzunezko baliabideak, ez bakarrik bideo-jokoak, baizik eta filmak edo telesaioak ere, besteak beste.  Eurak kontatzen diren istorioetan erabat murgiltzea lortzen dute eta horrek gehiago jakin nahi izatera bultzatzen ditu, baina kezkarik nagusiena nola ekin epe labur batetan eta baliabide, erlatiboki, eskasekin izan zen. Halaber, bertaratuakoak, horrelako baliabide erabilpenen garrantzia azpimarratzeaz gain, gaian ari zirenen arteko sarea osatzea proposatu zuten, denon ekarpenaz, pixkanaka geletan saiakerak egiten hasi ahal izateko.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp