“Udalerriak dira, familiaren ondoren, bizikidetzaren lehen oinarria. Bertan gauzatzen dira bizilagunen arteko harrenamak, kulturalak, asoziatiboak eta, askotan, laboralak ere. Gizartean edozein aldaketa sustatzeko, udalerriak abiapuntutzat eta jarduketa eremutzat hartzea ezinbestekoa da”

Eusko Ikaskuntzak, elkargune den erakunde zientifiko kultural gisa, Euskal Herriaren eta/edo bertatik jakintza aztertu, ikertu eta zabaltzen du, haren aurrerapena bultzatzeko eta gizarte kohesioa eta partekaturiko nortasunak sustatzeko.

Ikuspegi hau kontutan hartuta, euskal lurraldeetako Udalekiko lankidetza Eusko Ikaskuntzaren giltzarrietako bat da, herritarrengandik hurbilen dauden erakundeak direla kontutan hartuta.