Gazteak-euskara binomio dinamikoa: erabilera sustatzeko gakoak
Helburua
Araban euskararen ezaguerak gorakada handia izan du azken 3 hamarkadetan, aldiz euskararen erabilera motz gelditzen da. Ezaguera eta erabilera oso desberdina dira adin taldeka eta zonaldeka.
Euskera jakinda ere, gazteek zein egoeretan erabiltzen dute eta zeinetan ez? Zerk eramaten gaitu euskera erabiltzera? Zergatik? Zer egin genezake egoera hau aldatzeko?
Hau da Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Ikaskuntzak, Vital Kutxa Fundazioa eta Oihaneder Euskararen Etxearekin, elkarleanean antolatutako foro parte-hartzaile honen helburua. Egitasmo honek, martxoaren 31n Oihaneder Euskararen Etxean, izaera desberdineko eragile, aditu eta gazteak bildu zituen.