euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bartzelonako Euskal Etxea administratzaile baten bila dabil, erakundeko lan-taldean integratzeko

2017/09/18

Bartzelonako Euskal Etxea elkarte dinamiko, ekimentsu eta engaiatua da euskal kulturarekiko eta bere inguru katalanarekiko
Bartzelonako Euskal Etxea elkarte dinamiko, ekimentsu eta engaiatua da euskal kulturarekiko eta bere inguru katalanarekiko

Bartzelonako Euskal Etxeak abisua plazaratu du bere lan-taldean integratzeko administrari baten lanpostua eskaintzeko. Etxeko kontularitza eta administrazioa eramango luke, lanari dagokion titulua beharko luke, antzeko postuetan eskarmentuduna izan eta gaztelaniarekin batera, euskara eta katalana jakitea balioetsiko da. Goizez lan egiteko da eta ekimena, motibazioa eta talde-lanean aritzeko gogoa aintzakotzak hartuko dira oso. Proposamenak irailaren 25eraino (datorren astelehena) jasoko dira.

PUBLIZITATEA

Bartzelona, Katalunia. Euskal elkartean administrari gisa lan egiteko eta bertako lan-taldean integratzeko eskaintza zabaldu du Bartzelonako Euskal Etxeak, izan ere erakundeko administrazio eta kontularitzaren ardura hartuko duen pertsona baten bila ari baita, hautaketa prozesua berehala egin eta emaitza berehala kaleratzeko.

Hauek dira Euskal Etxeak jakitera eman dituen baldintzak:

Betekizunak:

  • Antzeko postu batean esperientzia izatea.
  • Titulazio egokia (ADE, Ekonomia, Administrazioa, etab).
  • Lanarekiko inplikazioa, ardura eta seriotasuna. 

Aintzat hartuko da:

  • A3CON eta FileMaker Pro programak ezagutzea eta haiekin lan egitea.
  • Office programak ezagutzea eta batez ere Excell programarekin lan egiten jakitea.
  • Euskara (C1 maila).
  • Katalana (C1 maila).
  • Elkartearen ezagutza eta Elkarteko kide izatea

Behar duguna: Iniziatiba eta motibazio handia duen pertsona, taldean lan egiteko gai dena eta proiektu hau aurrera egiteko gogoa duena. Lan egiteko grina, ideia berriak eta gogo handia behar da.

Eskaintzen duguna: proiektu profesional interesgarria, Elkartearen egoerarekin bat egiten duen soldatarekin. 20 ordu/asteko, goizeko ordutegia.

Interesa dutenek CV bidali behar dute

  • 2017ko irailaren 25 baino lehen
  • Honako helbidera: barcelona@euskaletxeak.org
  • Erreferentzia: Administrazio arduraduna

Aukeraketa prozesua 2017ko irailaren 27 arte izango da.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia