euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Immigranteen hilabetean, 300 pertsonatik gorak antzeztu zuten Trenque Lauquen-en lehenengo etorkinen iristea

2017/09/22

Trenque Lauquengo dantzariak 'Inmigrante' izeneko ikuskizunean, itsasontziaren aurrean
Trenque Lauquengo dantzariak 'Inmigrante' izeneko ikuskizunean, itsasontziaren aurrean

Aurrera darraite Argentinan Immigrantearen Eguneko hilabeteko ospakizunek. Proposamen erakargarrienen artean, Trenque Lauquengoa bat izan daiteke, hiriko kolektibitate guztiak partaide, ‘etorkinen iristea’ antzeztu baitzuten 300 bat artistak Udaletxearen aurrean eskainitako ikuskizun adierazgarrian. Baina euskal gizataldea ez zen soilik Trenque Lauquenen jendaurretu. Concordian, Pergaminon eta Tandilen ere izan zuten partaidetza nabaria euskal etxeek herri bakoitzeko 2017ko Kolektibitateen Jaietan.

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Immigrante ugari bereganatu ditu bereziki azkeneko bi mendeetan Argentinak. Hamar, ehun milaka jende iristen ziren herrialde berrira, bertan kokatu, lan egin eta euren familiak sortu eta sendo eta duinen hazteko helburuarekin. Gehienak ez ziren sekula itzuliko jaioterrira, baina aldiberean ez zuten inoiz ahaztuko bertatik ekarritakoa, ez materiala, hori askotan ezdeusa baitzen, baina bai arima eta bihotzean ekarritakoa, eta herriminari aurre egiteko, elkartzen hasi ziren, denborarekin eta bilkuraz bilkura elkarretaratzeak erakundetu eta gutxika egungo gizataldeen elkarteak sortu arte. Denbora pasatu arren, elkarte hauen muina ez da aldatu eta bere horretan mantentzen dira. Helburua, ohiturei eutsi, loturak sendotu eta jaioterria ohoratu eta gogoratzea, aurrekoengandik jasotako balore eta partaidetza sentimendtuak dagoeneko argentinar jaiotako belaunaldi berriei pasatzeko. Urtero ospatzen diren Kolektibitateen Jaiak horren adierazgarri dira. Hona azken aste hauetan Argentinan bizi izan diren festa batzuetako irudiak.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia