euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

II. Mintzodromoa La Platan, Euzko Etxea eta Etxepare Institutua-Unibertsitateko Irakurletza antolatzaile

2017/09/30

Non: La Plata, Argentina

Mintzodromoaren afixa
Mintzodromoaren afixa

Irailaren 30ean, larunbata, Mintzodromo bat egingo da La Platako Euzko Etxean, euskal etxeko eta La Platako Unibertsitatean Etxepare Institutuak babesten duen Irakurletzako ikasleak partaide.

Euskara praktikatzeko eta hizkuntzaren erabilera sustatzeko helburuarekin, bi talde sortuko dituzte antolatzaileek: hasiberrientzat jolasak antolatuko dira; ikasle aurreratuei, berriz, mintzagaiak eskainiko zaizkie.

Ekitaldia 15:30etatik 17:30etara izango da, Euzko Etxeko areto nagusian.



Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia