Buenos Aires, Argentina. Lan handia egiten dute urtean zehar kolektibitateek hiri eta herri bakoitzean, komunitateari begira antolatzen diren ekitaldietan parte hartzeko. Urteko egutegian gorriz markatutako data bat, irailaren zehar egiten diren Kolektibitateen Jaiak dira eta euskal etxeen kasuan euren onena ematen dute euskal etxeek musika eta dantza ikuskizunak eta sukaldaritza stand ederrak aurkezteko.
2017ko gizataldeen jaietan ere aurrera doaz proposamen eta ekimenak, eta dagoeneko nobedade batzuk izan dira zenbat hiritan. Ushuaian, esaterako, lehen aldiz hartu du parte euskal taldeak hiriko Kolektibitateen Jaian. Comodoro Rivadavian jantzi berriak estreinatu dituzte Haize Dantzariak taldeko gazteek. Puerto Madryn-en, Euskal Etxeko kideei egokitu zitzaien hiriko Jaialdia ixteko ardura eta kalejira jendetsu batekin egin zuten. Argentinako beste puntan, berriz, Misiones probintzian, Posadasko Euskal Jatorrik eta Corpus Christiko Eusko Etxeak bat egin zuten kolektibitatea ordezkatzeko. Artikulu honetan jai hauetako batzuen argazkia galeria.