euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Carlos Gabilondo, Euskal Zine Ibiltariko arduraduna: «Oso polita litzateke diasporako lagunen istorioak kontatzea»

2017/09/28

Carlos Gabilondo Donostiako Zinemaldian, 2017ko irailean (arg.Juan Carlos Ruiz, Argazki Press)

Euskal zinema Argentinako bazter orotan zabaldu dute Gabilondok eta haren emazte Norma Carrizok. 2011n ekin zioten filmak autoan sartu eta zinemaren bidez euskal kultura ezagutarazteari. Honako elkarrizketa Berria egunkariak eman du argitara, Pello Zubiriak eginik Carlos eta Norma Donostian direla-eta Zinemaldian parte hartu eta kontaktu eta proposamen berriak argentinaratuz euren lanari eutsi eta hobetzekotan.

Gehiago irakurri...


Hitzaldi sorta Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxean, gaur Donibane Lohizunez; asteartero euskara ikastaro trinkoa

2017/09/28

Iparraldeko Euskal Etxean hasi den euskara taldea

Erakundearen kultur programaren barruan ‘Donibane Lohizune, hiri liluragarria’ izenburupeko hitzaldia emango du gaur Mariana Fernandez Castelli Historia irakasleak argentinar hiriburuko Iparraldeko Euskal Etxean. Hitzordua 19:30etan da, irekia nahi duen ororentzat. Komunitateari begirako aktibitateen eskaintza zabaltzeko, euskara klaseak ere sartu ditu instituzioko Kultur Azpibatzordeak urteko programan. Eskolak asteartetan dira, 19etatik 21etara eta ikastaroa abenduraino luzatuko da.

Gehiago irakurri...


Eñaut Gereñu buru duen zuzendaritza hautatu du Valparaisoko Eusko Etxeak, bilera deituz urriaren 6rako

2017/09/27

Valparaisoko Eusko Etxeko egoitzaren kanpoaldea, Viña del Mar-en

Eñaut Gereñu Mujika lehendakari duen zuzendaritza berria hautatu du Valparaisoko Eusko Etxeak irailaren 12an eginiko ezohiko biltzar nagusian, elkartearen ohiko bilera batera deituz urriaren 6rako (azken orduan, aldatu egin da 5eyik 6ra). Eñaut Gereñurekin batera, zuzendari talde berriko kide dira Gonzalo Arrellano, lehendakariorde; Sandra Travieso, diruzain; Juan Manuel Olaechea, diruzainorde; Beatriz Arizaga, idazkari; eta Lorena Espinosa, idazkariorde, beste zenbaiten artean.

Gehiago irakurri...


Viedmako Euskal Etxea izango da asteburu honetan Patagoniako Euskal Etxeen 4. Topaketaren egoitza

2017/09/27

Patagoniako Euskal Etxeen 4. Topaketaren kartela

Ostiralean hasiko dira iristen Viedmara eskualdeko euskal elkarteetako ordezkariak. Topaketako aktibitate nagusiak, berriz, larunbatean izango dira, goizeko bederatzietatik biharamuneko ordu txikiak arte. Orain arte baieztatu dute euren partaidetza Comodoro Rivadavia, Neuquen-Cipolletti (Baskos de la Confluencia), Rio Colorado, Puerto Madryn eta San Martin de los Andes hirietako euskal etxeek. Topaketarekin batera Euskal Zine Zikloaren emanaldi berri bat ere eskainiko ere Viedmako Aberri Etxea Euskal Etxeak, bertaratu nahi duten guztientzat.

Gehiago irakurri...


Estatu Batuetako unibertsitateetan ikasten eta euren kirol karreran aurreratzen ari diren euskal golflarien zerrenda

2017/09/26

Jon Rahm golf jokalaria (Barrika, Bizkaia, 1994). Beste euskal golflari asko ari dira formatzen Estatu Batuetako unibertsitateetan

Jose Maria Olazabal, Jon Rahm, Adrian Otaegui, Borja Etchart edo Juan Sarasti golfean izena egin duten edo izena egiten ari diren euskal kirolariak dira. Urtero, zenbait euskal gazte Estatu Batuetako unibertsitate eta ikastetxetara doaz, karrera ikastearekin batera golfean aurrera egitea bideratzen dieten bekekin. Bestalde, badira Estatu Batuetan golf txapelketa eta elkarretaratzeak antolatzen dituzten euskal etxeak, bost eta hamar artean. Zergatik ez gazte hauek gonbidatu? Hona euskal gazte golfisten zerrenda.

Gehiago irakurri...


Mallorcako Artea Euskal Etxea prest ikasturte berriari ekiteko: euskara, musika, dantza, txalaparta...

2017/09/26

Mallorcako Arte Euskal Etxea ikasturte berriari ekiteko prest. Irudiak bertan eginiko euskara irakasleen bilkura islatzen du

Udaldia eta gero, Mallorcako Artea Euskal Etxea prest dago urriarekin batera 2017-18 ikasturteko bere kultur proposamen guztiei abiatzeko seinalea emateko eta euren berri heda dezagun zuzendu zaio EuskalKultura.com-i, izan ere aste honetan egingo baititu klase eta eskolak prestatzeko lehenengo bilerak. Euskara ikasiko dutenek ostegunean egingo dute hain zuzen lehenengo bilera bat, Xabier Egurrola dutelarik irakasle.

Gehiago irakurri...


Euskal Zine Ziklo arrakastatsuaren ostean Cipollettiko Liburu Azokan hartuko du parte 'Konfluentziako Euskaldunak'ek

2017/09/25

'Baskos de la Confluencia' Euskal Etxearen Zine Zikloa

Aretoa jendez mukurru burutu zen Cipolletti hirian, Rio Negro probintzian, ‘Baskos de la Confluencia’ Euskal Etxeak antolatutako Euskal Zine Zikloa. Horren aurretik, datorren asteburuan, bere ordezkariak bidaliko ditu 'Konfluentziako Euskaldunak'ek Viedman egingo den Patagoniako Euskal Etxeen 4. Topaketara. Ekimenez beterik agerten da euskal etxe gaztea, elkarteko lehendakari Oscar Mendiberrik EuskalKultura.com-i adierazi dionez.

Gehiago irakurri...


Iruñeko alkate Joseba Asironek Rosario Nafar Etxeko lehendakari berria, Raul Amatriain, errezibitu du

2017/09/25

Harreraren argazki ofiziala Joseba Asiron eta Raul Amatriain erdian

Iruñeko alkate Joseba Asironek Udaletxeko bulego ofizialean errezibitu du Rosarioko Nafar Etxeko lehendakari berria, Raul Osvaldo Amatriain. Elkarretaratzea Diasporako ordezkaria Nafarroara, bere burua aurkeztu eta lotura-hariei eutsi eta komunikazioa eta elkarlana sakontzearren egiten ari den bisitaren baitan kokatu behar da, joan den abenduan nafar etxe rosariotarreko bazkideek hautatua izan ondoren.

Gehiago irakurri...


Immigranteen hilabetean, 300 pertsonatik gorak antzeztu zuten Trenque Lauquen-en lehenengo etorkinen iristea

2017/09/22

Trenque Lauquengo dantzariak 'Inmigrante' izeneko ikuskizunean, itsasontziaren aurrean

Aurrera darraite Argentinan Immigrantearen Eguneko hilabeteko ospakizunek. Proposamen erakargarrienen artean, Trenque Lauquengoa bat izan daiteke, hiriko kolektibitate guztiak partaide, ‘etorkinen iristea’ antzeztu baitzuten 300 bat artistak Udaletxearen aurrean eskainitako ikuskizun adierazgarrian. Baina euskal gizataldea ez zen soilik Trenque Lauquenen jendaurretu. Concordian, Pergaminon eta Tandilen ere izan zuten partaidetza nabaria euskal etxeek herri bakoitzeko 2017ko Kolektibitateen Jaietan.

Gehiago irakurri...


Miguel Etxebarria margolaria Argentinara iritsi da ‘Vascos de allá. Vascos de acá’ bere erakusketa aurkeztera

2017/09/22

Miguel Etxebarriaren bi margolan: "Euskal jai, Aizkolari" eta "Vascos de Patagonia"

Miguel Etxebarriaren margolanek Euskal Herriko ohiturak, pertsonaiak, koloreak… adierazten dituzte, Euskal Herri bertako testuinguruan islatuak, edo konparazio baita Argentinako inguruan ere. ‘Vascos de allá. Vascos de acá’ (Hango euskaldunak. Hemengo euskaldunak) erakusketa San Nicolasen eta Buenos Airesen ikusi ahal izango da datozen asteetan. San Nicolasen, Euskal Aste Nazionalaren baitan; hiriburuan, berriz, azaroko azken egunetan, Legislaturan.

Gehiago irakurri...


© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia