euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Bideoak

Elkarrizketa Necocheako Euzko Etxeko lehendakari Antonio Alustizarekin, 2017ko San Inazio ospakizunak direla-eta

2017/07/31

Bertako euskal etxeko zaindaria da San Inazio eta urtero ospatzen dute bere jaia Necocheako Euzko Etxean. Aurtengoan, herriko alkate Facundo Lopez-ek eta hiriko gobernuko idazkari Diego Lopez-ek Euzko Etxeko agintariak errezibitu zituzten Udaletxean. Hall-ean dantzarien ohoreak jaso eta ondoren bi erakundeetako agintariek lore-eskaintza egin zuten Mariano Necochea eta Angel Murgaren monumentuen aurrean (Murga hiriaren fundatzaile da). Azkenik, Gernikako Arbolaren kimuaren aurrean beste lore sorta bat utzi eta dantzari batek aurreskua dantzatu zuen. Bideoan, hau guztia dela-eta Udalak berak EEko lehendakari Antonio Alustizari eginiko elkarrizketa.

Bideoa ikusi


Leire Arrieta Radio Euskadiren historiari buruz, Buenos Aireseko Ekin argitaletxeak berrargitaratu dion liburua

2017/06/26

Leire Arrieta ikertzailea Radio Euskadiren historiari buruz mintzatzen zaigu Euskararen Eguna dela eta Montevideon antolatu zuten egitarau eta elkarretaratzetik bideoz bere agurra segitu zuten Diasporako euskaldunei bidaltzen diela. Irudia sareratzea Alberto Irigoyen-i zor zaio. Leire Arrieta "La historia de Radio Euskadi" liburuaren egilea da, Buenos Aireseko Ekin argitaletxeak 2016an berrargitaratu duen liburua.

Bideoa ikusi


Pilota paleta datorren igandean itzuliko da Villa Mariako Euzko Etxeko frontoira, txapelketa probintzialean

2017/06/23

Pilota paleta itzuliko da datorren igande honetan Villa Mariako Euzko Etxera, hiruzpalau urtez kanpo egon ondoren. Egiten ari diren ahaleginak kontaten dizkio 5900.TV-ri euskal etxeko lehendakari Gerardo Echeverriak. Hitzordua, Cordobako norgehiagoka probintziala, aste honetan bertan, ekainaren 25ean, goizeko bederatzietatik gaueko hamar t'erdiak arte, Cordobako Euskal Pilota Federazioaren kontrolpean.

Bideoa ikusi


Bordeleko Euskal Etxeak bat egingo du Musikaren Egunarekin ekainaren 21ean

2017/06/19

Urtero bezala hemen da Musikaren Eguna eta Bordeleko Euskal Etxeak, ohi bezala, bat egingo du hitzorduarekin. Euskaldunen artean beti izan dira gauza garrantzitsu eta berezia kantua eta musika --eta hauei lotua den dantza-- eta horixe gertatzen da baita ere Bordelen Euskal Etxearen inguruan. Honako bideoa 2015ko Musikaren Egunaren karietara egina da, eta polita iruditu zaigu. Zer litzateke Euskal Herriaz musikarik gabe. Ongi ospatu!

Bideoa ikusi


"Gure arbasoen ildotik" ekimenarekin Ipar Ameriketan izan ziren gazteek bideoa plazaratu dute esperientziaren adierazgarri

2017/06/01

Baigorriko (Nafarroa Beherea) Donostei kolegioan "Gure arbasoen ildotik" ekimenarekin 2016ko irail-urrian Kalifornia eta Nevadan izan ziren gazteek bideoa plazaratu dute euskaraz eta fratsesez, bizi izan zuten esperientziaren adierazgarri. Ikus hemen EuskalKultura.com-ek iaz argitara eman zuen bidaia haren emaitzaren laburpena, ikasleek berek egina (bideoa, Gure arbasoen ildotik-Kanaldude)

Bideoa ikusi


Saltoko (Uruguai) euskaldunak eta ardoa: gogor ari da Euskal Etxea, Udalarekin eta EHUrekin batera, bertako ahalak sustatzen

2017/05/26

Hitzaldia eman du Salton Luis Vicente Elías Pastor adituak "Euskaldunak eta ardoa Latinoamerikan" izenburupean, nabarmenduz Salton bertan, baina Uruguai osoan eta Hego Ameriketan euskaldunek ardogintzarekin izan duten lotura sakona. Horri buruz mintzo da "Saltoko Euskaldunen Taldea" Euskal Etxeko lehendakari Luis Zaldua, bere euskal etxeko dantzariak ere partaide izan dituen ekitaldiren baitan (irudia Agrouno).

Bideoa ikusi


Astigarraga da? Hernani? Usurbil? Ez, honela libertitzen dira euskaldunak Boiseko Euskal Etxeko txotx-ean

2017/05/22

Hona joan den larunbatean, maiatzaren 20an, Boiseko euskaldunek egin zuten 2017ko Sagardotegi Dinner edo Sagardotegi afaria. Hiriko Oinkari dantza taldekoek antolaturik, sagardoa Astigarragako Bereziartuatik ekarria, bertaratu zirenek txotxaren tradizio onenari eutsi zioten, menu ezagunarekin: bakailao errea, bakailao tortilla, txuleta, intxaurrak eta gazta, sagardoz ongi bustia. Sukaldari, Jesus Alcelay. Bideoa, Elkoko Mercedes Mendivek, irudietan jotzaile agertzen den musikariak, pasa dizkigu.

Bideoa ikusi


Ekitaldia Azul hiriko Udal Parkean, Gernikako Arbolaren kimuan, Bonbardaketaren 80. urteurrena gogoan

2017/05/17

Buenos Aires probintzia argentinarrean kokatzen den Azul herrian ekitaldi bat egin du hiriko Gure Txokoa Euskal Etxeak --Centro Basko Azuleño Gure Txokoak-- bertako Udal Parkean hazten ari den Gernikako Arbolaren kimuaren aurrean, bat eginez munduan Gernikako Bonbardaketaren 80. urteurrena gogoan, sarraskia arbuiatu, hildakoak oroitu eta Bakearen alde bildu diren gainerako gizaki talde, elkarte eta euskal talde eta erakundeekin. Seinalea ezarri diote Arbolari (bideo eta argazkia Azul es Cultura).

Bideoa ikusi


Iñaki Osa Goikoetxea, hainbat urtez pilotari Ameriketan: "Nahiago nuen gutun bat jasotzea email bat jasotzea baino"

2017/05/05

Iñaki Osa Goikoetxea puntistak Ameriketarako bidea hartu zuen, itsasoa zeharkatuta. 1997an iritsi zen Newportera. Ondoren, Orlandora joan zen eta Miamin egin zituen itzuli aurreko azken urteak. Xabier Madariagak elkarrizketatzen du Herriminari buruz mintzatzeko ETBko Ur Handitan saioan.

Bideoa ikusi


Patxi Albizu, misiolari Venezuelan: "Urrutira joaten zarenean Euskal Herria ideializatu egiten duzu"

2017/05/01

Venezuelan 10 urte igaro zituen Patxi Albizu apaiz segurarrak eta nekazarientzako etxebizitzak egiten amaitu zuen. Egun Donostian bizi den abadeak harreman handia izan zuen Caracaseko Eusko Etxearekin eta komunitate euskal-venezuelarrarekin. Urte haiek oso aberasgarriak izan ziren berarentzat, baina "herrimina egunero sentitu nuen", aitortzen du. "Han emandako urteak, nire bizitzako onenak izan ziren" dio, baina "oso gustura itzuli nintzen Euskal Herrira". ETBko Ur Handitan saiorako solaskide izan du Xabier Madariaga kazetaria.

Bideoa ikusi


© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia