euskal diaspora eta kultura
2017/09/28
Euskal zinema Argentinako bazter orotan zabaldu dute Gabilondok eta haren emazte Norma Carrizok. 2011n ekin zioten filmak autoan sartu eta zinemaren bidez euskal kultura ezagutarazteari. Honako elkarrizketa Berria egunkariak eman du argitara, Pello Zubiriak eginik Carlos eta Norma Donostian direla-eta Zinemaldian parte hartu eta kontaktu eta proposamen berriak argentinaratuz euren lanari eutsi eta hobetzekotan.
PUBLIZITATEA
2017/09/28
Erakundearen kultur programaren barruan ‘Donibane Lohizune, hiri liluragarria’ izenburupeko hitzaldia emango du gaur Mariana Fernandez Castelli Historia irakasleak argentinar hiriburuko Iparraldeko Euskal Etxean. Hitzordua 19:30etan da, irekia nahi duen ororentzat. Komunitateari begirako aktibitateen eskaintza zabaltzeko, euskara klaseak ere sartu ditu instituzioko Kultur Azpibatzordeak urteko programan. Eskolak asteartetan dira, 19etatik 21etara eta ikastaroa abenduraino luzatuko da.
PUBLIZITATEA
2017/09/27
Eñaut Gereñu Mujika lehendakari duen zuzendaritza berria hautatu du Valparaisoko Eusko Etxeak irailaren 12an eginiko ezohiko biltzar nagusian, elkartearen ohiko bilera batera deituz urriaren 6rako (azken orduan, aldatu egin da 5eyik 6ra). Eñaut Gereñurekin batera, zuzendari talde berriko kide dira Gonzalo Arrellano, lehendakariorde; Sandra Travieso, diruzain; Juan Manuel Olaechea, diruzainorde; Beatriz Arizaga, idazkari; eta Lorena Espinosa, idazkariorde, beste zenbaiten artean.
PUBLIZITATEA
2017/09/27
Ostiralean hasiko dira iristen Viedmara eskualdeko euskal elkarteetako ordezkariak. Topaketako aktibitate nagusiak, berriz, larunbatean izango dira, goizeko bederatzietatik biharamuneko ordu txikiak arte. Orain arte baieztatu dute euren partaidetza Comodoro Rivadavia, Neuquen-Cipolletti (Baskos de la Confluencia), Rio Colorado, Puerto Madryn eta San Martin de los Andes hirietako euskal etxeek. Topaketarekin batera Euskal Zine Zikloaren emanaldi berri bat ere eskainiko ere Viedmako Aberri Etxea Euskal Etxeak, bertaratu nahi duten guztientzat.
PUBLIZITATEA
2017/09/26
Jose Maria Olazabal, Jon Rahm, Adrian Otaegui, Borja Etchart edo Juan Sarasti golfean izena egin duten edo izena egiten ari diren euskal kirolariak dira. Urtero, zenbait euskal gazte Estatu Batuetako unibertsitate eta ikastetxetara doaz, karrera ikastearekin batera golfean aurrera egitea bideratzen dieten bekekin. Bestalde, badira Estatu Batuetan golf txapelketa eta elkarretaratzeak antolatzen dituzten euskal etxeak, bost eta hamar artean. Zergatik ez gazte hauek gonbidatu? Hona euskal gazte golfisten zerrenda.
PUBLIZITATEA
2017/09/29
2017/09/30
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com