Erabiltzailearen akzioak
Albisteak
Bidegorritik joanda errepidetik joanda baino kutsadura txikiagoa txirrindularientzat
Nafarroako Unibertsitateak bultzatutako Life+respira izeneko proiektuaren barruan egindako neurketen arabera, errepidetik metro eta erdi soilik urrunduta %30 kedar gutxiago arnasten dute txirrindulariek Iruñean.
Amaiur Esnaola Illarreta:“ Funtsezkoa izango da hidroelektrikoen jarduera muturluzearen beharrizanen arabera erregulatzea”
2017ko IkerGazte kongresuko Zientziak eta Natur Zientzietako saria ex aequo banatu zen eta saridunetako bat Amaiur Esnaola Illarreta (1992, Donostia) izan zen, "Pirinioetako muturluzearen (Galemys pyrenaicus) ekologia espazial eta trofikoa: kontserbaziorako funtsezko faktoreak" aurkezpenari esker. Biologoa da Esnaola eta Ingurune Naturalaren Ekologia, Gestioa eta Errestaurazioa Masterra ere egin zuen Bartzelonako Unibertsitatean (UB). 2016an ekin zion tesiari UPV/EHUko Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia Sailean.
Ibilgailu autonomoa eztabaidagai
"Ingeniaritza eta gizartearen garapena: ibilgailu autonomoa" izenburupean, ibilgailu autonomoen eragin teknologiko, ekonomiko, sozial, etiko eta legalak aztertuko dituzte ekainaren 8an Deustuko Unibertsitatean
Neurri nanometrikoetan egindako lehenengo aleazio superelastikoa
Nature Nanotechnology aldizkarian argitaratu dute UPV/EHUko ikertzaileen lana eta honen arabera, mikrometro batetik beherako diametroetan materialak desberdin jokatzen du, eta tentsio askoz ere handiagoa behar da deformatu ahal izateko
MoodleMoot Euskadirako ekarpenak egiteko aukera dago oraindik ere
UEUk antolatuko du aurtengoa eta urriaren 20an izango da Gasteizen. Ekarpenak egiteko epea ekainaren 16ra luzatu dute.
Aratz Ramirez de la Piscina: "Neurri zuzentzaileak diseinatu artean RFID etiketak ez lirateke datu pertsonalak tratatzeko erabili behar"
“Nanoteknologien eta RFID dispositiboen arteko konbergentzia teknologikoa: pribatutasunarentzako mehatxu berri baten atarian?” izeneko aurkezpenarekin saria jaso du Aratz Ramirez de la Piscina Arrillagak (Gasteiz, 1988) IkerGazte kongresuan. Zuzenbidean lizentziatua (UPV-EHU) da Ramirez de la Pisicina eta “Oinarrizko Eskubideak eta Botere Publikoak” masterra egin ondoren “Nanoteknologien arauketa juridikoa Europar Batasunean” tesiaren defentsa egin zuen iaz.
Klimagune: Klima Aldaketa eta parte-hartzea
Bihar, maiatzaren 31an, izango da topaketa Bilboko Bizkaia Aretoan. Klima-aldaketarekin lotutako sektore zein alorren arteko elkarrizketa indartu eta ikerketa-talde, erakunde eta instituzioen arteko sinergiak eta lankidetzarako esparruak sortzea sustatu nahi du.
"Ingurune digitalaren ikerketak Euskal Herrian" jardunaldia ekainaren 22an Bilbon
UEUrentzat estrategikoa den jardunaldi honek emango die hasiera 45. Udako Ikastaroei
Adimen konputazionala, osasun-larrialdietako kudeaketa hobetzeko
UPV/EHUko Adimen Konputazionaleko taldeko ikertzaile den Asier Garmendiak algoritmo-sistema bat garatu du pazienteen egoeraren larritasuna zehazteko. Era horretan gaixoei arreta hobea eman eta osasun-zerbitzuen baliabideak hobeto kudeatzeko.
UEUren 45. Udako Ikastaroak: elkarlanetik ekinez
Aurten 35 ikastaro eta jardunaldi antolatu ditu UEUk Elkar Ekin lelopean. Izena emateko epea irekita dago.