Laguntza
Euskalbarren botoia
Euskalbarren botoia Firefoxen nabigazio-barran ageri da, Interneten helbideak idazten diren kutxaren eskuinean, orri honen buruan ikusten den irudi berarekin. Botoi hau sakatuta, Euskalbarra bera ezkuta eta erakuts daiteke. Barra ezkutatu/erakusteko Ktrl+Shift+U laster-tekla ere erabil daiteke.
Euskalbarren kontsultak
Euskalbarren kontsulta bat egiteko, kontsultaren hizkuntza-norabidea aukeratu behar da eta bilatu nahi den hitza kutxan sartu.
Ondoren, kontsultak hainbat modutara egin daitezke:
- Barrako botoiak sakatuz. Modu horretan baliabide bat kontsultatzen da klik bakoitzeko. Agertuko diren botoiak “Hobespenak” atalean aukeratutakoak dira, eta hautatu den hizkuntza-norabidearen arabera mugatuta daude.
- Enter tekla sakatuz. “Hobespenak” atalean hautatu diren baliabideak kontsultatzen dira, aldi berean, bakoitza fitxa batean. Kasu honetan ere hizkuntza-norabidearen arabera dagozkienak soilik erabiliko dira.
- Shift+Enter edo Ktrl+Enter teklak sakatuz. “Hobespenak” atalean hautatu diren baliabideak kontsultatzen dira, aldi berean eta fitxa berean, berriz ere hizkuntza-norabideak mugatuta.
Beste pantailak
Barra irekitzen denean, baliabideak kontsultatzea ahalbidetzen duten formulario-kutxez gain, beste aukera batzuk irekitzen dituzten estekak agertzen dira behean:
- Laguntza. Laguntza hau erakusten du.
- Hobespenak. Atal honetan ondoko aukera hauek daude:
- Abiarazteko hizkuntza-bikotea. Euskalbar abiaraztean hizkuntza hautatzeko kutxan erabiliko den hizkuntza.
- Fitxen hobespenak. Fitxen portaera ezartzen dituzten aukerak: fitxak berrerabiltzeko aukera eta fitxak atzeko planoan irekitzeko aukera.
- Bistaratzeko baliabideak. Zein baliabideren botoiak erakutsiko diren barran.
- Kontsulta aurreratua – Enter. “Enter” sakatzean zein baliabide irekiko diren ezartzea ahalbidetzen du.
- Kontsulta konbinatuak – Shift+Enter, Ktrl+Enter. Kontsulta konbinatuetako (Shift+Enter, Ktrl+Enter) aukerak ezartzen dira.
- Baliabideak. Barrako baliabide eta bestelako baliabide guztien zerrenda erakusten du.
- Estatistikak. Barrako baliabide bakoitzarekin egin den bilaketa-kopurua erakusten du.