Kohesioa eta elkarkidetza. Euskal Herriko lurralde(ar)en liburu zuria

Lurralde arteko gobernantza-eredu berri batean oinarritutako egitura soziopolitiko berri batek aukera emango die Euskal Herria eratzen duten lurraldeei Europan kokapen hobea izateko (kokapen geoestrategikoa esparru atlantikoan). 

Eremu tematikoak
Egituraketa sozio-politikoa
Kategoria
Ikerketa
Egoera
Indarrean
Denboraldia
2016-01-01-2018-12-31

HELBURU NAGUSIA

Egungo egituraketa sozio-politikoaren baitan funtzionalki eta estrukturalki bizi ditugun aukerak, gabeziak, premiak eta xede berriak deskribatzen dituzten elementuak jasotzea nahi ditugu etorkizuneko konponbideak eta erabakien proposamenak luzatzeko asmoarekin, kohesio maila ezberdinak eta gobernantza eredu berrietarako aukerak identifikatuz.

Prozesu integratzailea eta bateratzailea aplikatuko dugu lurralde guztietako gehiengo sozial eta politiko esanguratsua aintzat hartuz.

 

PROZESUAREN MUGARRIAK

Prozesua 2016 eta 2018ko urteen bitarteko ibilbide partekatua izango dugu. Jarraian jasotzen dira proiektuaren mugarri nagusiak:

(2016) EUSKAL HERRIKO LURRALDE(AR)EN LIBURU BERDEA

Kontzeptualizazio eta diagnosi fasea izango da. Lurraldearen kontzeptualizazioa eta analisi partekatua eraikitzea izango da bere ezaugarria gutxiengo balio hauek bultzatuz:

  • sare eta atxikimendu proaktiboa garatuz.
  • aniztasun sektoriala, ideologikoa eta teorikoak uztartuz.
  • politikagintza eta ikerketaren artean uztardurak sortuz.
  • lurralde garapena ikuspegi partekatu batean oinarrituz.

(2017) EUSKAL HERRIKO LURRALDE(AR)EN LIBURU ZURIA

Prozesuaren fase propositiboa izango da:

  • Kohesioa eta elkarkidetza helburu, etorkizuneko konponbideak eta erabakien proposamenak jasoko dira kohesio maila ezberdinak eta gobernantza eredu berrietarako aukerak identifikatuz.
  • Lurraldeen arteko lankidetza praxien mapa ere jasoko dugu,  dentsifikazio – trinkotze maila irudikatuz eta indarguneak, premiak eta aukerak identifikatuz. Ikerketa honen emaitzak, etorkizuneko proposamenen elementu objektiboa izango dugularik.

(2018) KOHESIOA ETA ELKARKIDETZA: EUSKAL HERRIKO LURRALDE(AR)EN LIBURU ZURIAREN KONGRESUA

Emaitzen aurkezpena eta debatea Eusko Ikaskuntzaren mendeurrena eta XVIII. Kongresuaren markoan burutuko da.

 

LEHENGO URRATSA (2016): LIBURU BERDEA

Kohesioa eta elkarkidetza ahalbideratzen lagunduko duen lurraldearen kontzeptualizazio eta diagnosi partekatua da bilatzen duguna lehenengo urrats honetan. 

helburuAK

  • Lurraldearen kontzeptualizazioaren eguneratzea (state of the art) eta euskal lurralde-artikulazioaren praxi esanguratsuen maparen osaketa.
  • Egoeraren diagnosi teoriko-praktiko partekatua burutzea lurralde desberdinetako pertsona eta eragile giltzarrien ikuskera jasoz.
  • Lurralde desberdinen narratibak aintzat hartzea.

laginaren izaera (pertsona eta eragile giltzarriak):

  • Lurraldetasunaren ikuspegia.
  • Akademikoak: diziplina desberdinetako ikerlariak eta lurralde teorizazioan (Ikuspegi poliedrikoa) ari direnak.
  • Lurralde garapenean eta barne kanpo harremanetan inplikatuta dauden erakunde publikoetako, zein pribatuko arduradunak eta ikerketa guneak.
  • Arduradun politikoak eta sindikalak, sektore desberdinetako giltzarriak diren eragileak.

Metodologia:

  • Kokapen mintegia: Pertsona eta eragile giltzarriekin lurraldetasunaren kontzeptualizaziorako oinarrizko kontzeptu mapa osatzea ikuspegi poliedrikoa aplikatuz.

Emaitza: Kontraste eta osaketarako oinarri dokumentua: lurraldearen kontzeptualizaziorako eskema. (Martxoaren 5ean burututa)

  • Elkarrizketak eta inkestak (EKAINA-UZTAILA-IRAILA): Informazio bilketa zabala eta anitza, bateratasuna eta kontsentsuen ondorioztatzea jasotzeko metodoen aplikazioa.

(Abiapuntua: lurraldearen kontzeptualizaziorako eskema: kontraste eta osaketarako dokumentua)

  • Mintegi teoriko-praktikoak (URRIA-AZAROA): Mintegiak, lurraldearen kontzeptualizaziorako eskemak jasotzen dituen puntuetan oinarrituta burutuko dira horietan jasotzen diren kontzeptuak eta ikusmoldeak kontraste bateratu batean kokatzeko. Eskemaren arabera, lau mintegi gauzatzea aurre-ikusten dira;  urrian eta azaroaren bitartean burutuko dira.

Dinamika kolektiboa diziplinartekotasuna, praxia eta lurralde desberdinen ikuskerak uztartzea bilatuko da. Elkarrizketa eta inkestetan jasotako ekarpenekin ponentzia irekiak osatuko dira. Ponentzia ireki hauek, prozesuan zehar parte-hartu duten pertsonekin osatuko dira elkargune mintegi hauetan.

Prozesu honen emaitzak liburu berdea osatuko du.

Liburu berdeak jasoko dituenak:

  • Lurraldearen kontzeptualizazio berria eta partekatua.
  • Lurralde bakoitzaren baitan eta lurraldeen arteko elkarkidetza egituratzeko tresnen mapa.
  • Lurraldeen arteko lankidetza praxien aurre-diagnosi partekatua.
  • Etorkizuneko konponbideak eta erabakien proposamenen ardatzak irudikatzea. LIBURU ZURIAREN ardatzak irudikatzea.

 

GAUZATUTAKO EKIMENAK

Lurraldetasuna ardatz, desberdinak batzen duen markoa sortu dugu azken hilabeteetan; akademia, politika, ekonomia, kultura batu duen markoa.

Ekarpenen metaketari 2016ko martxoaren 5ean burutu genuen kokapen mintegian eman genion hasiera. Mintegi honetan 45 pertsona giltzarri hartu zuten parte eta horretan, lurraldearen hurbilpen poliedrikoa aplikatuz, lurraldetasunaren kontzeptualizazioa ulertzeko eskemaren ardatzak eta kontzeptu hiztegia identifikatu ziren.

Identifikatutako ardatz horiek lau mintegi teoriko-praktikoetan garapen fase bat izan dute. Mintegietan askoren artean osatutako ponentzia irekiak eta praxi adibideak aurkeztu ziren jasotzen ziren kontzeptuak eta ikusmoldeak osatze eta kontraste bateratu batean kokatzeko. Dinamika kolektiboa bultzatuz diziplinartekotasuna, praxia eta lurralde desberdinen ikuskerak uztartzea bilatu da. Dagoeneko 100 pertsona giltzarrien atxikimendua dugu.

 

babeslea

Kutxa Fundazioaren logoa