Hizkuntz industrien

Elkartea

Euskal Herrian

 

Hemen zaude:

Tecnoling eta SEPLN 2017 eztabaida-jardunaldia

2017/09/05

Murtzian izango da aurten. Topaketak Espainiako Lengoaia naturalaren prozesamendurako elkartearen XXXIII. Biltzarrarekin bat egingo du (SEPLN), baita horren markoan kokatuta egongo den hizkuntza-aplikazioen inguruko eztabaidarako jardunaldian.

 

Datorren  2017ko irailaren 20ean Murtzian Hizkuntza- teknologia eta –aplikazioen bigarren topaketa egingo da, TECNOLING 2017. Topaketak Espainiako Lengoaia naturalaren prozesamendurako elkartearen XXXIII. Biltzarrarekin bat egingo du (SEPLN), baita horren markoan kokatuta egongo den hizkuntza-aplikazioen inguruko eztabaidarako jardunaldian.

TECNOLING topaketa SEPLN eta Clusterlingua eta Langune  elkarteek antolatzen dute, eta Espainiako Gobernuko SESIAD Informazioaren Gizartea eta Agenda digitalerako Estatu idazkaritzaren lankidetza du, hizkuntza-teknologiak sustatzeko planaren barruan.

Tecnoling-2017 Murtziako unibertsitateko letretako fakultatean kokatuko da, Merced kanpusean.

Enpresa edo erakunde parte hartzaile bakoitzak, SESIAD eta RED.ES erakundeek antolatutako eztabaida-biltzarrean parte hartzeaz gain, garatzen dituen prototipo, produktu zein teknologia erakusteko espacio fisikoa eta interneterako sarbidea ere izango du.

Izen-emateak 127,05 euroko kostua du.

 

Informazio gehiago eta erregistroa: