Hizkuntz industrien

Elkartea

Euskal Herrian

 

Hemen zaude:
Dokumentuaren akzioak

RSS jarioak

2018/03/27 Mintegia: Itzulpen automatikoko proiektuak, TADEEP eta MODELA (Gorka Labaka, 2018-03-27)
Noiz: asteartean, martxoak 27, 15:00etan Non: 3.2 gelan. Hizlaria: Gorka Labaka Izenburua:  Itzulpen automatikoko proiektuak, TADEEP eta MODELA Laburpena: Mintegi honetan, azken urtean martxan izan ditugun itzulpen automatikoari buruz izandako proiektuetan (Tadeep eta Modela) egindako lanen berri emango da. Bi … Jarraitu irakurtzen →
2018/03/15 Minority SafePack: Sinatu zenuen?
Europa mailako FUEN elkarteak (Europar Nazionalitateen Batasun Federala) milioi bat sinadura lortu nahi ditu, Europako erakundeei kultura eta hizkuntza gutxituak babesteko lege bat lortu nahi du. ‘Minority SafePack‘ kanpainan gutxienez zazpi estatukoak diren milioi bat sinadura lortu behar dira, gero … Jarraitu irakurtzen →
2018/03/13 Lan-poltsak eta udako praktikak IXA ikerkuntza taldean
Informatikako graduko edo master bateko ikaslea zara? Kuxkuxero gai hauetan? big data, deep learning hizkuntzaren prozesamendua aplikazioen garapena (zerbitzariak, clusterrak, GPUak,… ) Gurekin aritu nahi? Orduan… … eskatu lan-poltsa bat IXA ikerketa taldean … martxoaren 22a baino lehen, … bidali … Jarraitu irakurtzen →
2018/02/27 Mintegia: Itzulpen automatiko ez-gainbegiratua (Mikel Artetxe, 2018-02-27)
Noiz: asteartean, otsailak 27, 15:00etan Non: 3.2 gelan. Hizlaria: Mikel Artetxe Izenburua:  Itzulpen automatiko ez-gainbegiratua. Laburpena: Mintegian aurkeztuko dudan tesiak eleaniztasuna eta datu-urritasuna uztartzen ditu. Aurkezpen honetan azken urtean itzulpen automatiko ez-gainbegiratuaren inguruan eginiko lana azalduko dut, eta etorkizuneko ikerketa-lerroak … Jarraitu irakurtzen →
2018/02/08 Matxin itzultzailea Wikipedian integratuta
Urtebeteko lana izan da, luzeak izan dira tramiteak. Baina lortu dugu: Matxin  integratuta dago Wikipediarekin, artikuluak errazago itzuli ahal izateko, espainieratik euskarara. Ez da itzulpen perfektua baina lagungarria da wikizaleontzat. Esaterako kategoriak itzultzen ditu automatikoki, baita estekak, irudiak edo erreferentziak … Jarraitu irakurtzen →
2018/01/30 Informatika Fakultateko HP hautazko ikasgaia. Lan praktiko batzuk
Hizkuntzaren Prozesamendua ikasgaian bi lan praktiko egiten ditu ikasleak. Lehenengo praktikan Hizkuntza-Teknologiako aplikazio mota bat aztertzen du: Zeintzuk dira produktu erabilienak gaur egun? Espezifikazioa: datuak eta emaitzak? Zein hizkuntzatarako? Zein da aplikazio horien oinarri informatikoa? Hauek dira aplikazio adibide batzuk: … Jarraitu irakurtzen →
2017/12/19 Hizkuntzaren prozesamendua eta ikasketa automatikoa osasun arloan (iñigo Jauregi, 2017-12-19)
Gaia: Hizkuntzaren prozesamendua eta ikasketa automatikoa osasun arloan Hizlaria: Inigo Jauregi-k Telekomunikazioen Ingenieritza gradua atera zuen Nafarroako Unibertsitatean (Tecnum) 2016an. CEITen aritu zen gero bi urtez ikerketa laguntzaile lanetan. 2016ko abuztuaz geroztik Capital Markets Cooperative Research Centre-en (CMCRC) ari da lanean … Jarraitu irakurtzen →
2017/12/15 Lexikoaren Behatokia: Hitz hau erabiltzen da XXI. mendeko hedabideetan?
Senez aldizkariak artikulu hau argitaratu berri du: – Lexikoaren Behatokia: leiho bat XXI. mendeko hedabideetako euskarari Euskaltzaindiaren ekimenez sortu zen Lexikoaren Behatokia corpusa 2007an, Hiztegi Batuko Lantaldeak jakin nahi zuen hitzen benetako erabilera zein zen. Ez ea hitz bat testu klasikoetan … Jarraitu irakurtzen →
2017/12/11 Mediku-txostenetan botiken aurkako erreakzioak ikertzen (M. Oronoz, Gaur8, 2017-12-09)
Gaur8 astekariak, Maite Oronoz Antxordoki irakaslearen artikulu bat atera du gaur: Botiken aurkako erreakzioak osasun txostenetan identifikatzen Osakidetzako Galdakaoko Ospitala eta Basurtuko Ospitala mediku-txostenetako testuak ari dira ikertzen IXA taldearekin. Parte horietako asko estatistikoki aztertuta  asmatu liteke ea botikaren batek aurkako … Jarraitu irakurtzen →
2017/11/30 Science aldizkariak: ‘Hiztegirik gabeko itzulpen automatikoa, Ixa taldeak zabaldu duen ikerlerroa’
Science aldizkariak albiste moduan jaso du aste honetan Mikel Artetxe, Eneko Agirre and Gorka Labaka gure lankideek urrian argitaratu zuten ikerketa bat: Artificial intelligence goes bilingual—without a dictionary Hiru Ixakide horiek urriaren 30ean argitaratu zuten Unsupervised Neural Machine Translation artikulua, New … Jarraitu irakurtzen →
2017/11/27 Ikastaroa neguan: Ikasketa sakona hizkuntzaren prozesamendurako (4.5 kreditu ECTS)
Ondoko ikastaro osagarriari buruzko informazioa helarazten dizuegu IXA taldetik. Ikastaroa ingelesez izango da. Masterreko modulua da. Gustatzen bazaizu hurrengo urtean master osoa egin 😉 GAIA: Ikasketa sakona hizkuntzaren prozesamendurako (4.5 kreditu ECTS) // Deep Learning for Natural Language Processing Hizkuntza: … Jarraitu irakurtzen →
2017/11/20 Saria: Bagera elkartearen “bidelagunak” gara
25 urte bete ditu Bagera elkarteak. Donostiako euskaltzaleen elkartea den horrek 25 pertsona edo talde aukeratu ditu 25 urte horietan Donostian euskara sustatzen bidelagun izan dituelako. Eta Ixa Taldea izan da aitortza jaso duen 25 bidelagun horietako bat. Zelako maila … Jarraitu irakurtzen →
2017/11/20 Mintegia: PROSAMED, gaztelaniazko txosten medikoen azterketa (K. Gojenola, 2017-11-21)
Noiz: asteartean, azaroak 21, 15:30ean. bai oraingoan 15:30ean Non: 3.2 gelan. Hizlaria: Koldo Gojenola Izenburua:  Lengoaia naturalaren prozesamendua eta medikuntza: gaztelaniazko txosten medikoen azterketa (PROSAMED proiektua) Laburpena: Azken urteotan txosten mediko elektronikoak orokortu egin dira osasun-sistema guztietan. Honek testu horiek … Jarraitu irakurtzen →
2017/11/08 Ixa Taldearen 4 proiektu Senez aldizkarian (Besterena nuen neuregana)
Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartearen Senez aldizkariko 48. alean Ixa Taldeko lau artikulu argitaratu ditugu Besterena nuen neuregana atal berezian. Hemen daude artikulu horiek ikusteko estekak, baita EIZIEko Karlos del Olmok egin duen sarrera ere: Aurkezpena – Karlos del … Jarraitu irakurtzen →
2017/10/12 Mintegia: hizkuntza-ikasketa crowdsourcing bidez (Agerri & Maritxalar, 2017-10-17)
Noiz: asteartean, urriak 17, 15:00etan. Non: 3.2 gelan. Hizlaria: Rodrigo Agerri eta Montse Maritxalar Izenburua: EnetCollect: European network for combining language learning with crowdsourcing techniques.
2017/10/09 Zer ikertzen da Informatika Fakultatean? Aurkezpena ikasleei
Bihar goizean Informatika Fakultateko ikerketa-taldeok aurkezpen bat egingo diegu ikasleei. Noiz: Asteartean, urriak 10 Ordua: 10:05-11:10 Non: Ada-Lovelace aretoan Norentzat: Batez ere 4. eta 3. mailako ikasleentzat. Helburua: Fakultatean egiten dugun ikerketa azaltzea. Eta gainera: gradu/master amaierako lanak, kolaborazioak, eta … Jarraitu irakurtzen →
2017/09/26 SEPLN2017 biltzarreko artikulu onenaren saria
Begoña Altuna, María Jesús Aranzabe, eta Arantza Diaz de Ilarraza ixakideek artikulu onenaren saria jaso dute sepln2017 kongresuan! ZORIONAK!!! Artikuluaren izenburua hau da: ‘EusHeidelTime: Time Expression Extraction and Normalisation for Basque‘ Euskarazko testuetatik denbora-adierazpenak nola antzeman eta nola normalizatu aztertzen … Jarraitu irakurtzen →
2017/07/20 Hizkuntzaren Prozesamendua ikasgaiko praktika ikusgarri bat
Informatika Ingeniaritzako Hizkuntzaren Prozesamendua ikasgaian (HP) aurtengo ikasleek hainbat lan praktiko interesgarri garatu dituzte. Horien artean, Pello Arrue ikasleak Uztarria Azpeitiko aldizkaria aztertu du. 2001tik 2017ra arteko artikulu guztiak (17.034) batu ditu eta bi ikuspuntutatik aztertu ditu. Alde batetik, agertzen … Jarraitu irakurtzen →
2017/07/12 Tesia: Korreferentzia-ebazpena euskarazko testuetan (Ander Soraluze, 2017-07-12)
Tesiaren titulua: Korreferentzia-ebazpena euskarazko testuetan Non: Informatika Fakultateko Ada Lovelace Aretoan Eguna: Uztailak 12, asteazkena Ordua: 11:00etan Egilea: Ander Soraluze Irureta Zuzendariak: Olatz Arregi Uriarte / Patxi Xabier Arregi Iparragirre Hizkuntza: Euskara-Ingelesa Ikerketaren motibazioa, galderak: “Nazio Batuen Erakundea izan zen … Jarraitu irakurtzen →
2017/07/11 Tesia: CLIR teknikak baliabide urriko hizkuntzetarako (Xabier Saralegi, 2017-07-11)
Tesiaren titulua:  CLIR Teknikak Baliabide Urriko Hizkuntzetarako Non: Informatika Fakultateko Ada Lovelace Aretoan Eguna: Uztailak 11, asteartea Ordua: 11:30etan Egilea: Xabier Saralegi Urizar Zuzendariak: Eneko Agirre Bengoa eta Iñaki Alegria Loinaz Hizkuntza: Euskara