Hontz kumeak
15,00 €
Ilustrazioak: Patrick Benson
Itzulpena: Manu López Gaseni
Baziren behin hiru hontz kume: Sara, Peru eta Gille. Zuhaitz bateko zulo batean bizi ziren Hontz Amarekin batera. Zuloaren barruan adaxkak, hostoak eta hontz lumak zeuden. Haien etxea zen hura. Gau batean esnatu ziren eta Hontz Ama EZ ZEGOEN…
Hogeita bost urte bete dira Hontz kumeak liburuaren jatorrizko argitalpenetik, lehen irakurleentzako album samur arrakastatsua, amaren itzuleraren zain dauden bitartean adar batean pentsa eta pentsa ari diren hiru hegaztikumeren kezkaren inguruan eraikia. Arreba nagusia, anaia ertaina eta hiruretan txikiena bakarrik daude, gauez, eta ez dakite ama zergatik ez dagoen; hori dela eta, bakoitzak bere erara interpretatzen du amaren ausentzia: nagusiak azalpen logiko baten bila dabil, ertainak nagusiaren iritzia baiezten du etengabe eta txikiak amaren presentzia eskatzen du behin eta berriro.
Nora joan da amatxoa?
Imanol Mercero. Berria (2018ko urtarrilak 21)
Recently viewed products:
Compra
Acceso
Más vendidos en castellano
Sugerencias
- Villafranca bajo el terror golpista (1936-1939)
- Help Spain. Voluntarios británicos e irlandeses en la Guerra Civil española
- 22 de septiembre, San Fermín (Juan Retana)
- Lecciones del camino (Arantxa Urretabizkaia)
- Guía del GR 225. Fuerte de Ezkaba - Urepel
- Noticias de California (Asun Garikano)
- Los fugados del Fuerte de Ezkaba (nueva edición revisada)