Sustraiak Erroak

Sustraiak Erroak elkartea 1982an sortu zen. Euskara klaseak lehenagotik ere ematen ziren Pariseko Euskal Etxean. Baina euskalduntze-lanak ez zeukan artean egitura propiorik.
Parisen bertan eta Ile-de-France eskualdean euskara eta euskal kultura sustatzea da elkartearen helburu ofiziala.
1982az geroztik Sustraiak Erroak-ek maila ezberdinetako kurtsoak eskaintzen ditu, hastapenak eta eguneroko mintzapraktika barne. 2013-2014 ikasturte honetan bi orduko sei klase eskaintzen dira astean. 60 bat lagun izena emanda daude.
Klaseak ez ezik, beste hainbat iharduera ere antolatzen ditu Sustraiak Erroak-ek, hala nola, Euskal Herriari buruzko hitzaldiak, Parisen bertan egiten diren ikastaldi trinkoak (Baionako AEKrekin elkarlanean), Euskal Herrirako bidaiak (hango eskualderen bat edota euskarazko tradizioren bat ezagutzeko)…