euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Puccini-ren 'Turandot' estreinatuko dute Sydney Opera House-n, Andeka Gorrotxategi Calaf printzearen rolean

2019/01/15

Giacomo Puccini-ren 'Turandot' estreinatuko dute gaur Sydney Opera House-n, Andeka Gorrotxategi tenore abadiñoarra Calaf printzearen rolean. Bertaratuko diren operazaleen artean, Sydneyko Gure Txoko Euskal Etxeko talde bat gerturatuko da, euskal kantariari merezi dituen txaloak emateko. 'Turandot' urtarrilaren 15etik martxoaren 30a bitartean eskainiko da Sydney Opera House-ko Joan Sutherland ...

Gehiago irakurri...


2018ko Euskal Asteagatik zorionak emanez Lehendakariaren gutuna jaso du Urteko Batzarra egin berria duen Mar del Platako Euskal Etxeak

2019/01/15

Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxearen 2018ko Urteko Batzarra, elkartearen egoitzaren Liburutegian egina Urkullu lehendakariak esker oneko gutuna bidali dio Mar del Platako Euskal Etxeko Asier Irriberri lehendakariari, joan den azaroan Urkullu bera partaide bertan egin zen 2018ko Euskal Aste Nazionalarengatik zorionak emanez eta Euskal Etxeak berak eta bertako euskaldunek Urkulluri eta berau buru zuen ordezkaritzari eman  zieten "harrera eta tratu adeitsua" eskertuz. Denak Bat Euskal Etxeak egin berria ...

Gehiago irakurri...


'Nevadako Euskaldunak' erretratu erakusketa zabalduko du gaur Zoe Bray-k Renoko Udaletxeko Metro Gallery-n

2019/01/14

'Nevadan Basques' (Nevadako Euskaldunak) erretratu erakusketa zabalduko du gaur Zoe Bray-k Renoko Udaletxeko Metro Gallery-n. Erakusketak martxoaren 1era bitartean iraungo du zabalik Donostiarekin ahaidetua den Nevadako hiri honetan, eta artistak harrera-ekitaldi bat egingo du bertan urtarrilaren 31ean arratsaldeko bostetatik zazpietara. Zoe Brayk berak gonbitea igorri digu, EuskalKultura.com-eko irakurleak ...

Gehiago irakurri...


Iñigo Urkullu lehendakaria: "Euskal Gizataldeen VII. Mundu Batzarra 2019ko urriaren 2tik 4ra izango da Bilbon"

2019/01/11

Halaxe iragarri zuen atzo Lehendakariak bera buru duen Kanpoan diren Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordearen bileran. Urkulluk nabarmendu zuen aurtengo Batzarra aukera bat izango dela diaspora berriaren eta tradizionalaren elkar ezagutza eta uztartzerako, euren aurrerabidea eta Euskal Herriarena ere laguntzeko eta bultzatzeko bidean. Eusko Jaurlaritza antolatzaile lau urtero egiten diren ...

Gehiago irakurri...


Estatu Batuetan bizi bazara, zergatik ez NABOrekin kontaktatu eta ikasi edo hobetu zeure euskara?

2019/01/10

San Frantziskotik etorria, Aitor Iñarrak urtea EuskalKultura.com-ekin bilduz hasi zuen, Donostiako Heredad de Unanue hoteleko gure egoitzan ...edo dagoeneko euskara menperatzen baduzu, zeure burua eskaini euskara irakasteko, irakasle beharra baitago zenbait estatutan. Estatu Batuetako euskal etxeen konfederazioa (North American Basque Organizations edo NABO) zinez engaiatuta dago euskararen irakaskuntza eta hedapenarekin. Konpromiso honen isla nabarmenetako bat Euskara Eskolak dira: gaur egun hamazazpi pertsona ari dira AEBetan  ...

Gehiago irakurri...


Zorionak hauteskundetan lortutako Elkoko (Nevada) sheriff kargua aste honetan hartu duen Aitor Narvaiza

2019/01/09

Aitor Narvaiza Elkoko sheriff gisa zin egiten (arg. Elko Nevadako Sheriffaren Bulegoa) Aste hau bertako sheriff berriaren zin-egite eta kargu jabetzearekin hasi dute Elko hiriburu duen Nevada iparraldeko izen bereko konderri estatubatuarrean. Bizkaiko Ermuan jaio eta gurasoekin haurra zela amerikaratutako Aitor Narvaizak 23 urteko ibilbide luzea darama Elkoko sheriffaren bulegoan uniformedun, eta azaroko 6ko hauteskundeetan herritarrek sheriff hautatu zutelarik, bulego horretako ...

Gehiago irakurri...


'Erraiak' dokumentala plazaratu dute, euskal irrintziari buruz, "erraiak eta barnea astintzen dituen 33 minutuko filma"

2019/01/09

Ikusi eta entzun nahi duzu zinema areto bat jendez beteta guztiak euskaldunen irrintzia egiten? Honelaxe errezibitu zuten joan den abenduaren 1ean 'Erraiak' dokumentala Gipuzkoako Aretxabaletan egindako estreinaldian, bertara hurbildu ziren berrehun bat irrintzizale eta irrintzilariek. Ekain Martinez de Lizarduy Stürtzek zuzendu eta Arteman komunikazioak ekoitzitako lanak irrintziari buruzko ...

Gehiago irakurri...


Martxoan kaleratuko du Iker Saitua historialariak bere lehen liburua, "Basque Immigrants and Nevada's sheep industry"

2019/01/08

Iker Saitua historialari getxoztarra eta bere lehenengo liburua, Nevadako euskal artzainak hizpide 2019ko martxoaren 20an plazaratuko du bere lehenengo liburua azken urteotan Estatu Batuetako euskaldunen historia jorratzen ari den Iker Saitua historialari getxoztarrak. "Basque Immigrants and Nevada's sheep industry, Geopolitics and the Making of an Agricultural Workforce, 1880-1954" (Euskal immigranteak eta Nevadako ardi industria, Geopolitika eta Nekazal Lan-Indar baten sorrera, 1880-1954) ...

Gehiago irakurri...


Foru Gobernuak deituta, Nafarroatik kanpo bizi diren ehun bat nafar bildu dira Iruñean I. Next Elkarretaratzean

2019/01/04

Ana Ollo kontseilaria eta Pello Pellejero zuzendaria Jardunaldian parte hartutako talde batekin Lehenengo Next Topaketa egin du Nafarroako Gobernuak joan den astean, Nafarroatik kanpo bizi diren ehun bat lagunen aurrean. Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako nafar kontseilari Ana Ollok Nafarroatik kanpo bizi diren herritarrek dakarten aktiboa nabarmendu zuen bertan. Next Topaketa Ana Ollo buru duen nafar departamentuak bultzatzen du, kanpoan bizi diren nafarrekin komunikatzeko bideei ...

Gehiago irakurri...


Euskadiren AEBetako ordezkariak NBEn aurkeztu zuen 2030 Euskadi Basque Country Agenda

2019/01/04

Euskadiren AEBetako ordezkari Jorge Fernandez Quintela Nazio Batuen UNDESA ekitaldian partaide Euskadiren Estatu Batuetako ordezkari Jorge Fernandez-ek Nazio Batuen Gai Sozial eta Ekonomikoen Saileko (UNDESA, United Nations Department of Economic and Social Affairs) Garapen Jasangarrirako Gobernuarteko Koordinazio eta Laguntza Bulegoak antolatutako ekitaldian parte hartu zuen New Yorken; eta Eusko Jaurlaritzak 2030 Euskadi Basque Country Agendaren garapenean eta inplementazioan ...

Gehiago irakurri...


PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia