euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arturo Campion Euskal Ikasketa Guneak 14. ‘Guregandik’ kaleratu berri du, hamaika artikulu berri barne

2019/03/04

14. Guregandik-en azala Argitalpenak Buenos Aires Probintziako Laprida herrian egoitza duen Arturo Campion Euskal Ikasketa Guneak eta bere partaide eta kolaboratzaileek 2018an zehar eginiko lanen isla biltzen du. Aldizkariak, gainera, bat egin nahi izan du Euskaltzaindiaren Mendeurrenarekin eta 2018an hasi eta aurten amaituko diren ekintzen egitarauari bere ekarri apal bat emendatu nahi izan dio 'Guregandik'en azala efemeride ...

Gehiago irakurri...


Arrakasta polita lortu du Unanue Hotelean bi gau pasatzeko zozketak: bihar argitaratuko dira emaitzak

2019/03/04

Donostiako Heredad de Unanue Hoteleko sarrera nagusia Arrakasta polita lortu du Donostiako Heredad de Unanue Hotelean bi gau pasatzeko zozketak, gaur goizean egin dugu zotz eta gaur bertan adieraziko diogu irabazleari, emaitza bihar argitaratzeko. Guztira 656 izan dira bildu diren partaidetzak, ia 20 herrialdetik etorriak. Argentina, Euskal Herria bera eta Estatu Batuak izan dira mezu gehien bidali dituztenak, baina beste herrialde asko ere izan dira ...

Gehiago irakurri...


12 urte bete dira EHko Arrasate eta Argentinako Sunchales senidetu zirenetik, kooperatibismoa lokarri

2019/03/04

Sunchalesko ordezkaritza bat Arrasaten bisitari 2016an, Maria Ubarretxena Arrasateko alkatearekin Bakoitzak bere eremuan kooperatibismoarekin daukaten harreman eta lotura bereziek elkartu zituzten bi hiriok eta senidetasun harremanean jarri, bat Gipuzkoan, Euskal Herrian, eta Argentinan bestea, Santa Fe probintzian. Joan den asteartean, otsailaren 26an, bete dira 12 urte harreman hori ofizialki sinatu zenetik Arrasaten, Sunchaleseko alkatea eta ordezkaritza zabal bat bertara bidaiaturik, aurretiik ere Arrasateko ...

Gehiago irakurri...


Emakume Nabarmena izendatuko du La Plata hiriak Mª Fernanda Astigarraga euskaltzale eta euskal kultura zabaltzailea

2019/03/01

Maria Fernanda Astigarraga eta César Etcheverry bere senarra argazki-sorta bat ematen Gorka Alvarezi 2018ko uztailean Gasteizen Emakumearen Egunaren baitan kolektibitateetako emakume nabarmenak izendatu eta gailentzen ditu urtero La Platako hiriak. 2019 honetan, eta bertako Euzko Etxeak proposaturik, Maria Fernanda Astigarraga izango da euskal gizataldeko emakume saritua. Astigarraga Liburuzaintza eta Dokumentazioan lizentziatua da, baita Euskal Etxeko batzordeko kide ere, Matxin Burdin Liburutegiko arduraduna izan da eta ...

Gehiago irakurri...


Gaur hasiko da Macachinen bertako EEaren 60. urteurren jaia; bihar klase irekia Arantza Soraluce sukaldariarekin

2019/03/01

60. urteurren jaiaren afixa Hiritargo osoari begirako egitarau zabala antolatu du La Pampako Euzko Alkartasuna Euskal Etxeak bere 60. urtebetetzea ospatzeko. Ekintza asko kalean izango dira eta horietako batzuk doakoak. Programa gaur bertan hasiko da bertaratzeko gonbitea jaso duten ordezkartzei egingo zaien harrerarekin, eta bihar errepikatuko honako egitarauaren arabera:

Gehiago irakurri...


Sao Pauloko Eusko Alkartasunak hainbat ekitaldi iragarri ditu 60. urteurrena ospatuko duen ikasturte honetan

2019/02/28

Eusko Alkartasuna Euskal Etxearen 60. Urteurreneko 2019ko egutegia Udako oporraldia amaierara iristen ari da Hego Amerikan eta bertako euskal etxeak berehala hasiko den 2019 ikasturte berriko egitarauak ari dira bururatu eta iragartzen. Sao Pauloko Eusko Alkartasuna-ren kasuan, gainera, urte berezi bat du aurrean erakundeak 60 urte beteko baititu urte amaieran, abenduaren 9an hain zuzen, eta bertako kide eta lagunek behar bezala ospatzeko programa itxi berri baitute. ...

Gehiago irakurri...


La Platako ‘Matxin Burdin’ Liburutegia izango da Kolektibitateen Liburutegien 8. Topaketako antolatzaile

2019/02/28

Kolektibitateen Liburutegien 8. Topaketan parte hartzeko gonbitea La Platako Euskal Etxeko ‘Matxin Burdin’ Liburutegia aitzindaria da Kolektibitateen Liburutegien Topaketak antolatzen. Izan ere, lehenengo biak Euzko Etxean bertan egin ziren; ondokoak, berriz, Buenos Airesko Argentinako Elkarte Galegoen Federazioan, “Cesky Dum’ Txekiar Liburutegian, Argentinako Liburutegi Nazionalean, ‘Jardin Japonés’ delako Kultur Gunean; eta Kataluniar ...

Gehiago irakurri...


Ayacuchoko EEko kideek inauteriak ospatu zituzten eta Txahalaren Jaian parte hartzeko hasi dira antolatzen

2019/02/28

2019ko inauteriak Ayacuchoko Euskal Odola-n Hilero elkartzen dira Ayacuchoko Euskal Odola-ko lagunak afaltzera eta hilero daukate arrazoi bat ospatzeko. Otsaileko gaia Inauteriak izan ziren eta karia horretara kotilioia banatu zuten gonbidatuen artean. Ehun bat pertsona bildu ziren Euskal Etxeko egoitzan eta etxeko sukaldariek prestatutako afariaz gozatu ondoren, ordu txikiak arte dantzatu zuten Julio Servinof-en musika lagun.

Gehiago irakurri...


Jon Kortazarrek Atxaga eta Uribe aztergai egunotan Chicagoko Unibertsitateko Koldo Mitxelena Katedran

2019/02/27

Jon Kortazar irakasle eta literatura kritikari mundakarra Jon Kortazar idazle eta EHUko Euskal Literatura irakaslea gonbidatu dute aurten Chicagoko Unibertsitatean Euskal Ikasketei buruzko graduondoko irakaskuntza eskaintzen duen Koldo Mitxelena Katedrara. Kortazarrek hitzaldi bat emango du martxoaren 4ean, astelehena, arratsaldeko 16:30ean, aipatu unibertsitateko Franke Institute for Humanities gunean. Hitzaldiak Tensiones en el campo ...

Gehiago irakurri...


97. urteurreneko jaian, 'danborrada arrecifestarra' osatuko duela iragarri du Euskaldunak Denak Bat-ek

2019/02/27

Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxeak 97 urte bete zituen (argazkia Celia Iribarren) Joan den ostiralean, otsailaren 22an, bildu ziren Arrecifeseko Euskal Etxeko kide eta lagunak afaldu eta erakundearen 97. urteurrena ospatzeko. Afaria hasi aurretik, Etxeko lehendakari Laureano Villak 2019an zehar euskal etxeak garatuko dituen jarduera eta ekitaldiakj iragarri zituen, tartean euskara eta dantza klaseak. Nobedade batzuk ere iragarri zituen: pandero eta txistu klaseak, esaterako, eta, euskal ...

Gehiago irakurri...


PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia