euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

'Mortzilla Making' erakusketa zabalduko dute Euskal Museoan, euskal-amerikar tradizio honen erakusgarri

2019/01/17

Non: Boise, AEB

Mortzila edo odolkia Euskal Herritik Boisera euskaldunek ekarritako molde eta usadioei segituz, Idahoko inguru honetan gorde eta urtero lantzen den tradizioa da, bertako euskaldunek eta euren ondorengoek hona ekarri ondoren urteen poderioz bertan sustraitu eta bertan jaiotako belaunaldi berriek jarraitu eta apreziatzen dutena, besteak beste Boiseko Euzkaldunak euskal etxearen laguntasunarekin.

Azken urteotan eta Boise Hiriko Arte eta Historia Departamentua lankide, Arlie Sommer eta Olivia Weitz prozesu osoa dokumentatzen ibili dira, Euzkaldunak-eko kide eta lagunek ematen dituzten pauso guztiak argazki bidez erregistratuz, beti ere egun dagoeneko tradizio euskal-amerikar gisa aurkez daitekeen tradizio bizi-bizi hau behar bezala gordetzeko.

Egindako dokumentazio lan horrek --argazkiak eta bideoak tarteko-- 'Mortzilla Making' eman du lehenengo fruitu gisa, Boiseko Euskal Museoan urtarrilaren 17an estreinatuko den erakusketa. Zatoz eta bat egin Arlie eta Olivia-rekin eta beste hainbat lagunekin, 18:00etan hasiko den ekitaldian. Erakusketa ostegunetik lartunbata bitartean egongo da zabalik martxoa bitartean.



« Urtarrila 2019 »
 
1
2
3
5
7
8
9
16
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia