euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Juan de Garay Euskal Argentinar Fundazioak gustura 2018ko bere ekitaldien balantzea aurkezterakoan

2019/01/04

Juan de Garay Fundazioaren 2018ko erakunde-bazkaria Balcarce Jauregian eta errekonozimendu ematea Horacio Jaunarenari
Juan de Garay Fundazioaren 2018ko erakunde-bazkaria Balcarce Jauregian eta errekonozimendu ematea Horacio Jaunarenari

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Juan de Garay Euskal Argentinar Fundazioak amaitu berria den 2018ko urteko balantzea eman digu aditzera eta bertan bereziki azpimarra daiteke modu jarraitu eta asterokoan garatu duen bere Kultura Zikloko astearteroko hitzordua, Jorge Beramendiren eskutik hainbat pantailaratze, hitzaldi eta aurkezpen egin dituelarik, 31 saio orotara, barnean 8 proiekzio eta 23 hitzaldi, ekitaldi bakoitzaren ondotik afaria Iparraldeko Euskal Etxeko jatetxean; batere ahaztu gabe antolatu dituen euskara ariketa hitzorduak, 24 saiorekin.

Izan ere euskara ariketa saio hauek zortzi pertsona arteko partaidetza lortu dute, eta hiru izan dira egin diren 24 saioetako bakoitzera hurbildu diren pertsonak.

Kultura Zikloaren barnean jorratu ditun gai eta izenburuen artean aipa daitezke: Euskaldunak eta Itsas-Armada Handia 1588, Euskal heraldika, Euskal txokoa, Euskal errege-erreginen genealogia, Kaperotxipi margolaria, Amodioaren hizkuntzaren liburua, Euskara eta bere erakundeak, Euskal armagileak, Euskal osasun sistema, Balet klasikoa eta euskaldunak, Euskal pintore errealistak, Euskal errege-erreginen erret gaztuak Espainian, Ezcurra kazetaria, Euskal errege-erreginen erret gazteluak Frantzian, Euskal diaspora, Noblezia nafarraren gaztuak, Tromelinen hondoratzea, Borboiak, euskaldunak ala frantsesak?, Euskal zazpi erregin Sizilian, Euskal merkataritza eta bere eragina Argentinan, Euskal Nobel sariak, euskal aktoreak...

Aldi berean, Diego Ibarbia buru duen fundazioa bertaratu eta partaide aritu da besteak beste Euskal Aste Nazionalean Mar del Platan, Buenos Airesek EH Ospagai-n (BAC, Buenos Aires Celebra), Juan de Garayk Buenos Aires Hiria (bir)fundatu zueneko urteurrenean, Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren bisitan, Nafarroako Gobernuburuaren bisitan. San Inazio mezan...

Baita ere Los Vascos-Euskaldunak bere aldizkariaren hiru zenbaki berri plazaratu ditu --68, 69 eta 70-- eta Los Vascos en la Argentina-ren 2018ko Urtekaria. 23 egunez zabaldu du bere ohiko euskal standa Buenos Airesko Nazioarteko Liburu Azokan; hori guztia bere egoitzaren zati bat berritu duen 2018an.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia