2019/01/24

Urtero urte hasieran egiten duen legez, EuskalKultura.com-en buletinak egun batzuk hartuko ditu emititu gabe barne lanak egin, iazko etxeko lanei amaiera emateko eta urte berriko plangintzari behar bezala ekiteko. Buletina, beraz, ez da emitituko datozen egunetan, eta otsailaren 4ean, astelehena ekingo dio berriro ere bere eguneroko hitzorduari. Bitartean, baina, urte hasiera opari txiki batekin uzten ...
Gehiago irakurri...
2019/01/24

Villa Mariako Euzko Etxeko dantzariek San Sebastian Martxa jo eta dantzatuko dute datorren astean Alta Graciako Gizataldeen Urteroko Elkarretaratzean. 32. ediziora heldu den Alta Graciako hitzordua --aurten otsailaren 2tik 10era-- Argentina osoko gizatalde jaialdi garrantzitsuenetako bat da eta euskaldunak urteak daramatzate bertan partaide, inguruko euskal etxe eta dantzarien engaiamenduari esker, Alta Gracian ...
Gehiago irakurri...
2019/01/23
Badaki gure diasporari ‘Zortzigarren probintzia’ deitzen zaiola eta hobeto ezagutu nahi luke. Erraz jar daiteke munduan euskara ikasle direnen larruan, bera ere heldua zela euskaldundu baitzen. Jakitun da Euskal Herrian Diasporaz dagoen ezagutza txikiaz eta argi ikusten du zein garrantzitsua izan daitekeen etorkizunerako bien arteko zubiak eraikitzea. ‘Paperezko etxea’ren 3. denboraldia grabatzen hasia, bertan Murillo inspektorearen papera egiten duen Itziar Ituñok bere amets bat aitortzen die EuskalKultura.com-eko irakurleei: “Izugarrizko ilusioa emango lidake Hego Amerikako euskal etxeak ezagutu eta euskal jairen batean ‘Dangiliske’ taldearekin jo edo euskaraz zerbait antzezteak…”
Gehiago irakurri...
2019/01/22

Unanue-Zar baserria erakutsi eta eraikinaren eta bertan egoitza duen hotelaren historia eta ixtorio kontatuko dituen 'Ate irekiak' izena hartu duen eguerdipasa proposamena luzatu du Donostiako Heredad de Unanue hotelak datorren iganderako, bereziki Añorga eta Errekalde inguruko lagunei zuzendua, baina finean baserri eta hotela barrutik ezagutu nahi duten guztiei zabalik. Añorga Kirol eta ...
Gehiago irakurri...
2019/01/22

Bazkide berriak egiteko kanpaina abiatu du Bruselako Euskal Etxeak. Bazkide egiteagatik hainbat abantaila eskaintzen ditu soilik 25 euroren truke, bazkidetza normalari dagokionez. Hiriburu europarraeko euskal etxeari lagundu eta sostengua emateaz gain, bazkide berriek ongi-etorri opari bat jasoko dute eta beherapenak elkarteak antolatzen dituen zenbait ekintzetan, besteak beste euskara klaseetan ...
Gehiago irakurri...
Albiste gehiago...