euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Baserri giroa sortu zuten Marita Echaveren zaporeek Trenque Lauquengo Euskal Etxeari egindako bisitan

2019/03/28

Marita Echave Trenque Lauquengo Euskal Etxean euskal errezetak prestatzen joan den asteburuan (argazkia EE)
Marita Echave Trenque Lauquengo Euskal Etxean euskal errezetak prestatzen joan den asteburuan (argazkia EE)

PUBLIZITATEA

Trenque Lauquen, Argentina. Marita Echave sukaldari cordobatarrak ‘Cocina Vasca Campesina’ bere liburua aurkeztu du Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak Euskal Etxean. Berrogei bat lagunek hartu zuten parte klase moduko aurkezpenean eta ondotik etorri zen dastatzean. “Menua prestatzen zuen bitartean, errezetak ez ezik, Maritak euskaldunen istorioak, ohiturak eta kontaketa mitologiko batzuk konpartitu zituen”. “Gutako asko identifikatuta sentitu ginen; zinez baserriko giroa sortu zuen”, laburbildu dio bertako euskara irakasle Alejandra Bengocheak EuskalKultura.com-i.

Proposamenarekin erabat animatuta, honelako aktibitateekin jarraitzeko eskatu diote elkarteko kideek Zuzendaritza Batzordeari. Ikasturtea honela hasirik, Euskal Etxean urtero egin ohi diren gainerako ekintzak abiatzen ari dira poliki-poliki. Dantza klaseak joan den ostiralean hasi eta ostiralero izango dira, Daiana Aguirre irakasle; euskara eskolei, berriz, apirilaren 5ean ekingo zaie, eta ostiralero izango dira 19:30etatik 21etara, Alejandra Bengochearekin.

Ekitaldiko argazki gehiago, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia