euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Viedma eta Patagonesko Aberri Etxeak kolektibitate boliviarra lagundu zuen Itsasoaren Eguneko ospakizunean

2019/03/27

Euskal Kolektibitatea Itsasoaren Eguneko ospakizunean
Euskal Kolektibitatea Itsasoaren Eguneko ospakizunean

PUBLIZITATEA

Viedma-Patagones, Argentina. Boliviako Estatu Plurinazionaleko Kontsulatuak gonbidaturik, Aberri Etxea Euskal Etxeko kideek euskal kolektibitatea ordezkatu zuten martxoaren 22an Itsasoaren Eguneko ospakizunean. Boliviako gizataldearentzat garrantzi handia duen egun horretan, Nestor Condori Coarite kontsulak azaldu zuen Itsasoaren Egunean gogora ekartzen dutela Ozeano Barearen gerran boliviarrek Calama herriaz egin zuten defentsa.

Hiriko agintarien presentzia eskertzeaz gain, bere hitzetan esker oneko hitzak luzatu zizkien "euskal kolektibitateko adiskideei", zeremoniara gonbidatutako gizatalde bakarra.

Maria del Carmen Elzaurdia eta Miguel Basterra Aberri Etxeko banderadunek boliviar dantza tipikoak ikusteko eta enpanada batzuk jateko aukera izan zuten. Euskal elkartearen babesa eskertzeko Itsasoaren Eguneko bandera oparitu zion Kontsulatuak Euskal Etxeari.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia