euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Maipu, Argentina: Irastorza eta de Arrieta muslariek irabazi dute “Caio Elizondo” txapelketaren lehenengo etapa

2019/03/28

2019ko “Caio Elizondo” Mus Txapelketa
2019ko “Caio Elizondo” Mus Txapelketa

PUBLIZITATEA

Maipu, Argentina. Ohiturari jarraituz, lau etapatan antolatu du aurten ere “Caio Elizondo” Mus Txapelketa Anaitasuna Euskal Etxeak. Etapa bakoitzeko irabazleak finalaurrekoetara pasatuko dira eta azken biek jokatuko dute finala. Txapelketako bikote irabazlea Maipuko Euskal Etxearen ordezkari izango da uztailean Macachin-en (La Pampa) jokatuko den 2019ko Txapelketa Nazionalean. Gogora dezagun Macachinen irabazle ateratzen den bikotea bidaiatuko dela Argentinako ordezkari aurten Euskal Herrian, Baiona hiriburu lapurtarrean egingo den Mundu Txapelketara.

Joan den igandean jokatu zen lehenengo etapan Mauricio Irastorza eta Javier de Arrieta atera ziren irabazle. Bigarren topaketa apirilaren 14an egingo da, arratsaldeko 4etan.

Dantza klase eta entsaioei buruzko berriak ere badatozkigu Anaitasuna-tik. aste honetan hasi baitituzte Egunabar taldeko dantzari txiki eta ertainentzako eskolak. Informazio gehiago, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia