euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Bideoak

Izan kantuz! erronka: Zaldibia munduko errekorra hausten, 26 orduz segidan kantuz

2017/11/12

Gipuzkoako Zaldibian munduko errekorra haustea jarri dute helburu 2017ko azaroaren 10ean: herri osoak hartu du parte 26 orduz etengabe kantuz aritzeko desafioarekin. Oholtza gainetik etenik gabeko kantu-katea osatu dute adin guztietako herritarrek, gazte, heldu eta haurrek txandaka, Izan Kantuz bataiatu duten ekimenaren baitan (irudia Gotzon Aranburu - Goierriko Hitza)

Bideoa ikusi


Erakusketa zabaldu du Landetan bizi den Miguel Etxebarria margolariak San Nicolasen: La Verdad egunkariaren elkarrizketa

2017/11/10

Elkarrizketa egin diote gaztelaniaz, egunotan Argentinan, bertako 2017ko Euskal Argentinar Aste Nazionalean parte hartzeko dabilen Miguel Etxebarria pintoreari. Egonaldia baliatuz, zenbait euskal etxe bizitatu ditu eta aste honetan San Nicolaseko 'Concejo Deliberante' delakoaren aretoan zabaldu du erakusketa, Euskal Asteko egitarauaren baitan. Bideoan, bertako El Día egunkariarekin izan duen solasaldia.

Bideoa ikusi


Halloween, euskal festa?

2017/10/27

"Gutako askorentzat Halloween festa arrotza da, azkenaldian Estatu Batuetatik telebistaren bitartez gugana iritsia. Hala da izenari dagokionez ("Halloween"), baina ez horrenbeste jaiaren izaerari dagokionez. Gure aurreko belaunaldiek antzeko ohiturak egiten zituzten Euskal Herrian (eta Europako hainbat herrialdetan), duela 40-60 urtera arte. Nagusienek ondo gogoratzen dutenez!" Horixe dioskute Ahotsak.eus-eko lagunek adineko zenbait emakumeren lekukotasunak ekarriz.

Bideoa ikusi


20 urte bete dituela eta, "Reflections" argi eta soinu ikuskizuna eskainiz ospatu du Bilboko Guggenheim Museoak

2017/10/11

Aurten 20 urte bete dituela eta, "Reflections" argi eta soinu ikuskizuna eskainiz ospatu du Bilboko Guggenheim Museoak. 20 minutuko argi joko eta soinu emankizuna da, eraikinaren titaniozko plaken gaineko mihisaren gainean margotua. Hona urriaren 11ean, asteazkena, gaueko 20:30etatik aurrera errekaren bestaldera inguratu ziren ikusleei eskaini zitzaien emanaldia, Eitb-ko kamarek bildua (irudia Eitb)

Bideoa ikusi


Tradizioa sukaldaritza molekularrarekin topatzen da: Munchies gida Euskal Herrira (lehenengo atala)

2017/10/05

Euskal Herriaren Munchies Gida-ko lehenengo atalean, saioko aurkezle Irene Peraltak Dobostia bisitatu eta hiriko Alde Zaharrean txoko edo elkarte gastronomikoak ezagutzen ditu, bertan errotutako gizarte- zein gastronomi-esperientzia berezia. Segidan Bizkaiko Larrabetzura doa, Bilbo ondora, hiru Michelin izardun den Eneko Atxa sukaldari berritzailearekin solastera, Azurmendi bere jatetxean. Munchies Facebook-en: www.facebook.com/munchies.

Bideoa ikusi


Carson Valley sustatzen: zertarako bisitatu Gardnerville? Erantzun erraza, JT Euskal Kantina eta Jatetxeaz gozatzeko

2017/09/30

Nevadako Carson Araneko turismo arduradunek euren lurra eta ondarea agertarazi eta saldu nahi dutenean, zer ateratzen dute eta zer jendaurrerzen dute bertako izar eta egiazko tradiziozko leku bezala? Gardnervilleko JT Kantina eta Jatetxe euskalduna (JT Basque Bar & Dining Room). Cow-boy lekua da, baina aldi berean euskalduna, hala iragartzen baitute bere hormetako apaindurek eta euskaraz mintzatuko baitzaizu baita ere bertako nagusi den Marie Louise Lekumberry nevadatarra.

Bideoa ikusi


Xabi Aburruzaga Trio American Tour 2017: Wyoming eta Idaho-eko lurretan barrena eginiko bira

2017/09/17

Bira edo tour-a egin du 2017ko uda honetan Estatu Batuetan barrena Xabi Aburruzaga trikitilari bizkaitarrak (Portugalete, 1978) "Xabi Aburruzaga Trio" formatoan, bertako euskal komunitateek gonbidaturik. Wyoming-en, NABOk Buffalon eginiko Biltzar Nagusi eta Festan ibili dira; eta Idaho aldean, Boiseko San Inazio euskal festetan hartu dute parte, euskal komunitateekin harremanduz, lagunduz, eta aldi berean turismo momentu denbora goxo polita ere atxemanez. Irudiak taldearenak berarenak dira.

Bideoa ikusi


Poloan erreferente, Heguy familia, Bautista Heguy senpertarraren segida argentinarra

2017/09/15

Heguy familia erreferentea da Argentinan eta nazioartean polo kirolean. 1875ean Argentinara iritsi zen Bautista Heguy senpertarraren ondorengoak dira. 1875ean Necocheara ailegatua, Pedro Lurorentzat egin zuen lan Bautistak, ardiak erosi zituen geroago; hamar urte eta gero Pampara aldatu zen. 1889an euskaldunen alaba zen Carmen Abons Errecalderekin ezkondua, hamahiru seme-alaba izan zituen, horietarik hamar bizi zitzaizkiolarik. Pampan mendebalderago joan eta egun bere ondorengoen erreferentzia den Santo Domingo estantziaren oinarriak jarri zituen, egun Intendente Alvear den lekuan. Bideoak Heguy familia aipatzen du, poloarekin daukaten harremanaren ikuspuntutik.

Bideoa ikusi


Comodoro Rivadaviako Euskal Echea elkarteko dantzariak Gizataldeen Festa ospatzen

2017/09/09

Iraileko bigarren asteburu honetan, Patagonia argentinarrean, Comodoro Rivadaviako Euskal Echea erakundeko dantzariak Euskal Herriaren eta hiriko euskal jatorrikoen ordezkari izan dira bertako Gizataldeen Jai Nazionalean.  Aupa Haize Dantzariak!

Bideoa ikusi


Henar Chicok (bidelaria) astero praktikatzen du euskara Boisetik (AEB) Mintzanet.net programari esker

2017/08/30

Astero praktikatzen du internetez bere ahozko euskara duela 21 urte Boisen (Idaho, AEB) bizi den Henar Chico ortuellatarrak. Jaiotzez bizkaitarra --eta athleticzale amorratua-- boisetarrak dauzka bi seme-alabak eta barnetik ezagutzen ditu oso Idahoko hiriburuko euskal baliabideak. Haurrak Boiseko Ikastolara bidali behar zituela-eta, Henar-ek Boisen berrikasi eta indartu du Ortuellan ia erabiltzen ez zuen euskara. Mintzanet.net medio egin du hori eta pozik eta eskerturik dago. “Ortuellan gaztelaniaz eta Boisen euskaraz. Zein arraroa, ezta?”, aitortu dio Mintzanet.net-i.

Bideoa ikusi


PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia