euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Iazko arrakastaren ostean, La Pampako Gizataldeen Bigarren Festa iragarri dute Zelaiko Euskal Etxearen egoitzatik

2019/02/27

Santa Rosako Zelaiko Euskal Etxean bildurik, antolatzaileek La Pampako Gizataldeen Bigarren Festa iragarri dute, apirilaren 7an Iaz Santa Rosan estreinekoz antolatutako Gizataldeen Festak hamabost bat mila jende bildu zituen, hasierako aurreikuspenak bi milakoak baziren ere, adierazi dute antolatzaileek. Horrek bultzatuta, elkarte eratzaileak datorren apirilaren 7rako iragarri du La Pampako Gizataldeen Bigarren Festa, euren helburua delarik aurreko edizioan bertara bildu ez ziren gizataldeak aurtengora biltzea. Iragarpena Santa Rosako ...

Gehiago irakurri...


Nahigabea Montevideon 87 urte zituela hil den Alex Tejeria Haize Hegoa Euskal Etxeko sortzailearen heriotzagatik

2019/02/26

Alex Tejeria Amunarriz joan den ostiralean hil zen Montevideon 1950eko hamarkadan Montevideon finkatutako Alex --ofizialki Alejandra-- Tejeria Amunarriz larrauldarraren heriotzak oihartzuna izan du hiriburu uruguaitarreko euskal giroetan, joan den mende erditik hona bertako euskal bizitzako parte eta eragile izan baita 87 urte zituela osasunez makal ibili ondoren otsailaren 22an hil den emakume energiadun hau. David Bengoa mungiarraren alarguna, Uruguain ...

Gehiago irakurri...


Datorren ostirala, azken eguna bi gaueko egonaldia irabazteko Donostiako Heredad de Unanue Hotelean

2019/02/26

Heredad de Unanue baserri eta hotela Donostiako Añorga auzoan dago eta Diasporarekiko ezagutza bultzatzea proiektuko parte du Datorren ostirala, martxoaren 1a, azken eguna da EuskalKultura.com-ek eta Donostiako Heredad de Unanue Hotelak antolatu duten zozketa honetan parte hartzeko. Saria, bi gaueko egonaldi bat bi pertsonarentzako gela bikoitzean, gosaria barne, Diasporaren Hotela deitua den honetan. Zozketarako txartela lortzeko, email bat behar da bidali ematen den helbide elektronikora, eta zorte pixkat izan izan, besterik ...

Gehiago irakurri...


Korrika 2019ko bideo lehiaketa antolatu dute Etxeparek eta AEK-k, saria ikastaldi bat EHko barnetegi batean

2019/02/25

21. Korrikaren logoa Deialdia mundu osoko irakurletzetako eta euskal etxeetako euskara ikasleei dago zuzenduta eta saria ikastaldi bat da Euskal Herriko barnetegi batean, bidaia barne. Bideoan partaideek euren hiriko txoko bat aurkeztu behar dute euskaraz (oinarriak, artikuluan). Bideoak bidaltzeko epea martxoaren 18an bukatuko da eta irabazlearen izena apirilaren 2an emango da aditzera. Ez zazu aukera pasatzen utzi eta egizu 20 ...

Gehiago irakurri...


Montevideoko Euskaro EEak 2019 ikasturteari ekin dio, urteko asteroko lehenengo mus hitzordua gauzatuz

2019/02/22

Euskaro Euskal Etxeko muslariak Uda sasoi betean gaude hemen, baina Uruguain ere euskal etxeak hasiak dira pixkanaka 2019 ikasturte berriko lehenengo urratsak ematen, udako geldialdiaren ostean. Hiriburuko Euskaro EEan, lehenengo bilkura musari lotua izan da, izan ere euskal karta jokoa jarduera bereziki garrantzitsua baita bertan. Gogoratu bejarrik ez dago, euskal etxe hau MercoMus txapelketa hegoamerikarraren egoitza izan zela ...

Gehiago irakurri...


Mendozako EEak martxoaren 11an abiatuko du 2019ko euskara ikasturtea eta zabaldu du izena emateko epea

2019/02/22

Mendozako Denak Bat-eko euskara irakasleak, Dario Di Giorgi, Lauraro Pincheira eta Gabriela Pagola Engaiamendu handia dauka Mendozako Euskal Etxeak euskara sustatu eta irakasten eta bertako irakasleek iragarri berria dute 2019ko ikastaroen antolakuntza. Lau talde irekiko ditu instituzioak aurten, koloreka eratuak. Talde Zuriak hasi berri-berriak bilduko ditu; Talde Horiak, hizkuntzarekin batera kultur gaiak landuko ditu; Talde Gorria, dagoeneko oinarrizko ezagutzak eskuratu ...

Gehiago irakurri...


Arku Tiroketa sartu du La Platako Euzko Etxeak bere bazkideei eskaintzen dien kirol ekimen aukeraren baitan

2019/02/22

Euzko Etxearen izenean, Javier Clua lehendakariak sinatu zuen hitzarmena ‘Flechas del Plata’ elkartearekin Asmo horrekin hitzarmena sinatu dute La Platako Euzko Etxeak eta ‘Flechas del Plata’ izeneko elkarteak, euskal elkarteak Los Porteños herrian daukan lur eremua erabiltzen utziko dielarik kirol elkarteko kideei, bertan entrenamenduak, txapelketak eta bestelako ekintzak egin ahal izan ditzaten. Aldi berean, kirol elkarteak Arku Tiraketa sustatuko du euskal etxeko kideen ...

Gehiago irakurri...


Alan King hil da 64 urte zituela, hizkuntzalari, euskaldun eta euskaltzale, ingelesetik euskara ikasteko metodoen egile...

2019/02/21

Alan King, Euskal Herria eta El Salvador beti bihotzean. GB Zinez nahigabetuta dakartzuet Alan Kingen heriotzaren berri. Alan Roy King (1954-2019) Ingalaterran jaio zen eta oraino gazte zelarik hurbildu zitzaion euskarari, euskaltzaletu, euskaldundu eta euskal hizkuntzalaritzaren munduan baneratu arte, berezko izena irabaziz nazioartean alor horretan.  University of Nevada Press-ek 1994an argitaratu zion The Basque Language: A Practical Introduction, eta ...

Gehiago irakurri...


Bi gauko egonaldia irabazi nahi Donostiako Heredad de Unanue Hotelean? Eman izena EuskalKulturaren zozketan

2019/02/21

Heredad de Unanue Hotelaren sarrera, Errotazar Bidea 142 helbidean, Donostia 20018 EuskalKultura.com-ek eta Donostiako Heredad de Unanue Hotelak bi gauko egonaldi bat oparituko dute zozketa honetan parte hartzen dutenen artean, bi pertsonarentzako gela bikoitzean, gosaria barne, horretarako egin behar den gauza bakarra email bat bidaltzea dela, martxoaren lehenaren aurretik. Gogoratu Heredad de Unanue Hotela Donostian dagoela, jatorria 15-16. mendean duen Unanue-Zar baserriaren eraikin ...

Gehiago irakurri...


Arantxa Anitua euskaldunen ordezkari, atzo Frantzisko Aita Santua Vatikanon bisitatu zuen Argentinako atzerritar gizataldeen ordezkaritzako parte

2019/02/21

Argentinako gizataldeen ordezkariak Vatikanoan (argazkia Infobae) Argentinan bizi eta lan egiten duten berrogei gizataldeko ordezkari Frantzisko Aita Santua bisitatu zuten atzo Vatikanon, Argentinako Giza Eskubide eta Aniztasun Kulturaleko idazkari Claudio Avruj-ek antolatutako elkarretaratze batean. Bisitan “Argentina, Mosaico de Identidades” (Argentina, identitate bilgune) izeneko adierazpena eman zioten Aita Santuari, besteak beste migranteen, ...

Gehiago irakurri...


PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia