euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Eskorgako Euskalduna'ren irudia paseatu zuen Ayacuchoko Euskal Etxeak Txahalaren Festako kabalkadako karrozan

2019/03/20

Euskal Etxearen karroza 2019ko Txahalaren Festako kabalkadan Joan den aste osoan, martxoaren 10etik 17ra, ospatu dute Buenos Aires probintziako Ayacucho hirian Txahalaren Festa Nazionala, bere 47. edizioan, eta urtero bezala euskal gizataldeak bere ordezkaritza izan zuen jaiaren programako hainbat ekitalditan. Egitarauko ekimenen artean, Jaialdiaren azken eguneko kabalkadarako Euskal Etxeak prestatutako karroza nabarmendu zuten askok.

Gehiago irakurri...


Hamarretik gora euskal etxeko 35 ordezkari bildu ziren joan den asteburuan Andeen magalean Barilochen

2019/03/20

FEVAren hausnarketarako Tailerra, Barilochen FEVAren hausnarketarako Tailerraren eta Patagoniako Euskal Etxeen VI. Bileraren egoitza izan da Bariloche azken asteburuan. Bertaratutako euskal etxeak: Bariloche, Neuquen (Comahueko Euskal Etxea eta ‘Baskos de la Confluencia'), Comodoro Rivadavia, Mendoza, Posadas, Puerto Madryn, Rio Colorado, San Martin de los Andes, Viedma eta Patagones, eta Villa Maria izan dira, 35 ordezkari, martxoaren 16an ...

Gehiago irakurri...


Juan Manuel Hiriart gazte argentinarrak ‘Axakutxo’ bere proiektuaren lehenengo abestia zabaldu du Youtuben

2019/03/19

Juan Manuel Hiriartek osasun arazo larriei eta transplante bati aurre egin behar izan zion. Orain, 'Axakutxo' oparitu dio euskal munduari ‘Axakutxo’ pertsona bakarreko trebakuntza proiektu bat da. Juan Manuel Hiriart dauka arduradun eta baita musikaren egile, editore eta ekoizle ere. Esku-soinua, pianoa, panderoa, kontrabaxua, gitarra, eta 'charangoa' eta danbor ‘legüeroa’ jotzen ditu musikari gazteak; “soinu hauek nahastean lengoaia bat sortzen da", "zeinari gero, ...

Gehiago irakurri...


Joaquin de Eguia itsaslari eta hegazkinlariaren bizitza aztergai Liverpoolgo Unibertsitateko Manuel Irujo Katedran

2019/03/18

Asteazkenean hitzaldia emango du Joaquin de Eguiaren bizitzaz, Miren de Eguiak  (Liverpool John Moores University) Etxepare Euskal Institutuaren sostengua duen Liverpoolgo Unibertsitateko Manuel Irujo Katedrak Joaquín de Eguia y Unzuetaren (Bilbo, 1903 - Liverpool, 1956) bizitza hautatu du hizpide aurten; asteazkenean, martxoaren 20an, hitzaldia emango du Joaquin de Eguiaren bizitza gai harturik haren alaba Miren de Eguiak (John Moores University, Liverpool), ‘From Bilbao to Liverpool: A Basque sea ...

Gehiago irakurri...


Pedro de Abaurrea iruinsemea eta bere inguruko nafar komunitatea XVII. mende hastapeneko Perun

2019/03/18

Navarro-Tafalla jauregia (Zapateria kalea, Iruñea), Juan Francisco Navarro indianoak XVIII. mendean eraikiarazia, egun Alderdi Jeltzaleko egoitza Artikulua eman du argitara bere atzoko edizioan Iruñeko Diario de Noticias egunkarian Mikel Aramburu-Zudaire historialari iruinsemeak "La comunidad de navarros en el Perú de comienzos del siglo XVII" (Nafarren komunitatea XVII. mende hastapeneko Perun) izenburupean, bere doktorego tesian jasotako zenbait datu eta jakingarri plazaratuz. Gure irakurleentzat oro har eta partikularzki ...

Gehiago irakurri...


‘Txapela’, Argentinan egindako euskal sagardo naturala, Rosarioko Zazpirak Bat-en aurkeztuko da martxoaren 27an

2019/03/18

'Txapela' euskal-argentinar sagardo naturala ‘Txapela’ sagardo berria Patagonia-Astigarraga SAS enpresa argentinarraren ezkoizpena da. Jabea Euskal Herriko familia sagardogile esanguratsuenetako bat du, Otaño-Goikoetxeatarrak, Astigarragako Petritegi Sagardotegia gobernatzen dutenak. Izan ere, Ainara Otañok (Euskadi) eta Xabier Aguirrek (Argentina) 2016an abiatutako proiektu bat da; Patagoniako Rio Negro probintziako ...

Gehiago irakurri...


Eh!trip: aukera desberdina Euskal Herriko bazterrak bere kabuz bisitatu nahi dituen Diasporako bidaiariarentzat

2019/03/15

Eh!trip logoa Eh!trip ez da ohiko turismo agentzia bat baizik eta "Euskal Herrira bidaiatu duen jendearen galderak, jakin-minak eta asmoak kontuan hartuta sortutako familia enpresa bat". Ondorioz, "eskaintzen ditugun proposamenak bidaiari bakoitzaren neurrira egindakoak dira: ateraldiak euren interes eta gustuen arabera antolatzen ditugu; egunero aukera desberdinak izaten dira, ibilbide turistiko, ...

Gehiago irakurri...


Argazki-itzuli azkarra Emakumeen Eguneko euskal etxeetako saioetan barrena eta datorren asteko azken ekitaldiak

2019/03/15

Arrecifeseko Udalak Teresa de Zavaleta (bigarrena, gure eskuinetik) saritu zuen Emakumeen Egunean Munduko hainbat lekutan, euskal etxeek Martxoaren 8an bertan ospatu zuten Emakumearen Nazioarteko Eguna, egunak gailendutako aldarriei eutsiz. Hala gertatu zen Argentinan eta Uruguain: kasu batzuetan euskal gizataldeko emakumeek diplomak eta sariak jaso zituzten kolektibitatearen alde egindako lanagatik; beste batzuetan, hitzaldiak, erakusketak eta afariak egin ziren emakume jakinak eta kolektiboa ...

Gehiago irakurri...


Montevideoko Haize Hegoak bere 30. urteurrena ospatu du eta hasia da prestatzen ‘Etorkinen Olinpiadak’ 2019

2019/03/14

Haize hegoa Euskal Etxearen 30. urteurrena Martxoaren 1ean betetzen zen berez Haize Hegoaren 30. urteurreurrena, eta elkartean pasa den larunbatean ospatu zuen, bere egoitzan eginiko ekitaldian. Bertara bildu ziren azken urteotako euskara ikasle eta irakasleak, dantzariak, eta oro har, bazkide eta lagunak. Maite Bengoa lehendakariak Euskal Etxearen lehengo, oraingo eta geroko ekimenez mintzatu zen eta ondotik bildutakoek topa egin zuten Haize ...

Gehiago irakurri...


Macachingo Euzko Alkartasuna hotelak bere jatetxea berritu du eta Iñaki izena jarriko dio: inaugurazioa, apirilaren 13an

2019/03/14

Iñaki Jatetxea, Macachinen Zazpi urte beteko ditu aurten La Pampa probintziako Euzko Alkartasuna Euskal Etxeko egoitza den izen bereko Hoteleko kontsezio gazteak eta Hoteleko jatetxea, aldi berean herriko euskal jatetxe bakarra dena berrituz ospatuko du. Fisikoki, hobekuntza lanak egin dituzte jangelan, eta euskal plater berriak sartu dituzte menuan. Izan ere, sukaldaria propio trebatu da jatetxeak kartan eskainiko dituen aukera eta eskaintza ...

Gehiago irakurri...


PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia