euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskara eta AEBetako euskal etxeetako euskal irakaskuntza aipatu zituen Aitor Iñarrak atzo Donostian emandako hitzaldian

2019/03/22

NABOko Euskara koordinatzaile Aitor Iñarra atzoko hitzaldian Donostiako Heredad de Unanue Hotelean
NABOko Euskara koordinatzaile Aitor Iñarra atzoko hitzaldian Donostiako Heredad de Unanue Hotelean

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Estatu Batuetako euskal mundua eta euskara era euskal etxeetan hizkuntza irakasteko sistematika aipatu zituen atzo Aitor Iñarrak Donostiako Unanue Hoteleko eskaini zuen hitzaldian. Honekin batera, Euskal Herriko gazte batek AEBetan topa ditzakeen panorama eta aukerak ere aipatu zituen, bere eskarmentua azalduz, azken 14 urteetan Estatu Batuetan bizi izan baita egun NABOko Euskara koordinatzaile den abokatu donostiarra.

Ikasketaz abokatua, Aitor Iñarra Kaliforniako San Frantziskon bizi da eta bertako Basque Cultural Center euskal etxean euskara irakasle da 2009tik. 2014tik NABOko euskara koordinatzailea da, Wyoming-eko Martin Goikoetxea delarik NABOko Euskara arduradun. Gaur egun Etxepare Euskal Institutuak ematen die laguntza tekniko eta sostengua AEBetako eta oro har munduko euskal etxeetako klaseei, besteak beste 'Euskara Munduan' programaren bidez.

Euskal diasporaren egitatearen eta bertatik euskal munduari eginiko eta egiten zaizkion ekarrien ezagutza zabaltzea helburu duten hutzaldiok epeka eskaintzen dira Donostiako Heredad de Unanue hotelean, EuskalKultura.com ahalegin horretako partaide.

-Hona hitzaldia zela-eta Aitor Iñarrari El Diario Vascon eginiko elkarrizketa



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia