euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Bideoak

Ikus "(San) Sebastian Martxa" laburmetraia, San Sebastian festan barrena

2019/01/20

Joan den asteazkenean estreinatu dute Donostian Manuel Aguilar-en laburmetraia hau. Proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiko Meta! Kulturaren baitan aitzinarazi da, mikrobabespenez. Sebastian eta Claire bikotea dira, Donostian egun batzuk igarotzen ari diren turistak. Alde Zaharretik paseoan, Sarriegiren estatua ukitu eta mundu musikal batean murgilduko dira, hiriko jai handiaren benetako protagonistak bilakatuta, Danborradako protagonistak. Gidoia eta Zuzendaritza: Manuel Aguilar; Argazki Zuzendaritza: Ivan V Jimenez; Muntaketa: Asier Burgaleta; Arte Zuzendaritza: Natalie Hickey; Ekoizpen Buruak: Maria Villoch, Haizea Urkiola, Itsaso Bon; Aktoreak: Fernando Ruiz, Teresa Alzuru.

Bideoa ikusi


Danborrada 2019 hemen da, Gora Donostia!

2019/01/19

Ordu batzuk baino ez dira falta gaur gauean, gauerdiko urtarrilaren 20ko 00.00ak jotzen dutenean, Donostian eta munduko beste zenbait lekutan danborrak Raimundo Sarriegiren maisuak 19. mendean propio San Sebastian festa honetarako sortutako aire eta doinuak jotzen has daitezen. Serafin Barojak, Pioren airak, sortu zituen 24 orduz milaka eta milaka aldiz errepikatuko diren hitzak: Sebastian bat bada zeruan, Donosti bat bakarra munduan..." Lerro hauetatik zorionak festa ospatuko duten guztiei, eta baita distantziatik segituko duten guztiei ere. Gora Donostia! (irudiak haur danborradaren aurtengo aurkezpenakoak dira, Donosti City TVk argitara emanak)

Bideoa ikusi


Pedro Oiarzabal ikertzailearen hitzaldia: "Migrazioa aro digitalean, euskaldunen kasua"

2018/01/17

Hitzaldia, berez, 2015ekoa bada ere, Irlandako Dublinen emana, interesgarria delakoan ekarri dugu hona. Ingelesez da, diaspora gaietan aditua den eta euskal diasporak ongi ezagutzen duen Deustuko Unibertsitateko doktore honek seguruenik ongien ikertu duen arloari lotutako gaia azalduz: diaspora eta internet, euskal diaspora digitala.

Bideoa ikusi


Bascountrying ekimenak LapurdiAround bideoa ekoiztu du, Lapurdiko 41 herrietako irudiak lan bakarrera bilduta

2018/01/13

Iñaki Goikoetxea kazetari, kultur eragile eta pertsona ekimentsuak ezin du geldirik egon eta hemen datorkigu proposamen berrit batekin. Javier Iribarren, Maria Rubio eta Iker Zaballa lagun, eta Argitxu Camus aholkulari, LapurdiAround bideo hau plazaratu dute, Bascountrying ekimenaren barne. Aurretik egin zuten 'Dancing in the Basque Country' hari darraio --530.000 ikustalditik gora lortu zituen Youtuben--; eta oraingoan, Lapurdiko 41 herrietako irudiak dakartzagu, Patxi eta Konpainia-ren Bidartarrak dantza-musikaren urratsetan. Ikusgarria! On egin!

Bideoa ikusi


Euskal kulturari segida ematen Idahoko Boisen, CNNen bideo bat: "How Basque culture stays alive in Boise, Idaho"

2018/01/08

Honakoa CNN telebista kateak Idahoko Boiseko euskaldunek bertako euskal kulturari segida emateko egiten duten ahalegina hizpide hartuta eginiko erreportaje laburra da. Astero astero ehundaka haur eta gazte biltzen da Boiseko 'Basque Block' edo euskal auzora, hor kokatzen diren Euskal Etxea eta Euskal Museoa bezalako lekuetan euskal dantza, kantuak, joko eta jolasak praktikatzeko, Boiseko euskal erakundeek duela ehundik gora urte hirian errotua dagoen euskal kulturari segida emateko egiten duten ahalegin arrakastatsuaren barruan.

Bideoa ikusi


Bartzelonako Euskal Etxeko euskara ikasleek honelako kantu eta umore onez ospatu dute 2017ko Euskararen Eguna

2017/12/30

Bartzelonako Euskal Etxean euskara ikasten ari diren zenbait taldetako ikasleek honako abesti hau egokitu, kantatu, grabatu eta dedikatu dute 2017ko Euskararen Nazioarteko Eguna dela-eta. Zuekin, "Sagarra da poma", "Sagarra manzana" kantu ezagunaren bertsio katalana.

Bideoa ikusi


"Zer da zuretzat dantza?" galderari erantzuten dio frantsesez Paskale Lazkano dantzari lapurtarrak

2017/12/23

Zer da zuretzat dantza? Galdera hau egin diote frantsesez Pascale Lazkano dantzari getariarrari, Soka-ren baitan. Euskal Herrian barrena ari den Soka erakusketak dantza hartua du hizpide eta aipagai. Gomendagarria da erakusketa (ez dugu etsi eta nahiko genuke halako batean Diasporako eremuetara abiatzen ikusi, bertan ere arras ongi etorria eta estimatua izango delakoan) eta han edo hemen, ikusteko aukera suertatzen bazaizu, zalantzarik ez izan eta abiatu eskaintzen dizun bidaian barrena.

Bideoa ikusi


"Valentzian ere euskararen alde" lelopean euskara plazara ekarri eta herritarrekin partekatuz ospatu du Euskaltzaleok elkarteak ENE

2017/12/20

Beste urte batez, ENE Euskararen Nazioarteko Eguna, bere lana, eta zehatzago euskarari dagokiona eta euskara bera plazara atera eta bertako herritar ez-euskaldunen aurrean aurkeztu eta partekatzeko baliatu du Valentziako Euskaltzaleok elkarte eta euskal etxeak.  "Valentzian ere euskararen alde" lelopean programa oso bat antolatu dute festa giroan, kalea euskararen doinu eta koloreekin margotzeko.

Bideoa ikusi


Egiguren anaia surflari oiartzuarrak neguko hotza lagun uhinak orraztu eta menperatzen

2017/12/17

Ethan eta Julen Egiguren anaia oiartzuarrak izena egina dute munduko surf esparruan. Bideo honetan neguko prestaketetan ikus daitezke, bakarti, hotzari aurre eginez. Donostiako Zurriola eta gainerako hondartzetan ohituta daude (irudia Martxel Txintxurreta, musika Stork - Cane Toad)

Bideoa ikusi


Boisen porrua auzolanean prestatzen, euskal komunitateak urtero neguan antolatzen duen Mortzilla Dinner ekitaldirako

2017/12/12

Urtero, neguko ohitura finkatua da Idahoko Boisen euskaldunek elkarrekin mortzillak prestatu eta 'Mortzila dinner' deitzen duten afari handi batean komunitate-ekitaldi gisa batu eta ospatzea. Horixe, odolkiak egiteko porrua prestatzea, 2017ko edizioan, da bideo honek iragartzen duena. Entzuten den musika, Boise bertako Amuma Says No taldearen 'Lau teilatu gainean' kantuaren bertsioa da, Jill Aldape kantari. Boiseko eta Diasporako beste hainbat bezala, jende askoren izerdiaren emaitza da proposamen hau. 2003 mortzilla atera dira azken urte honetan

Bideoa ikusi


PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia