euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Tandilgo Gure Etxeak Emakumezkoen Pilota Paleta Eskola irekiko du, bertan pilotari hazitako emakume bat irakasle

2019/03/29

Emakumezkoen Pilota Paleta Eskola Tandilen Ehun urte baino gehiago dituen Tandilgo Euskal Etxeko frontoiak propio zabalduko dizkie ateak euskal kirol tradizional hau ikasi eta praktikatu nahi duten emakumeei. Klaseak astelehenetik ostiralera izango dira, arratsaldez, astean bitan; ordutegia Tina Corbal irakaslearekin adostu behar da. Tina Corbal, bertatik 160 bat kilometrora dagoen De La Garma herrian jaioa bada ere, Tandilgo Gure Etxean ...

Gehiago irakurri...


Argentinako Corpus Christiko “Atahualpa Yupanqui” Euskal Liburutegiak umorezko ipuin lehiaketa jarri du abian

2019/03/29

Corpus Christiko Eusko Etxeak 2017an antolatutako Argentinar, Euskal eta Guaraní Kulturen Jaia (argazkia EE) Misiones probintziako Corpus Christiko Eusko Etxeko “Atahualpa Yupanqui” Herri Liburutegiak urteroko bere nazioarteko literatur lehiaketan parte hartzeko gonbitea luzatu du, aurten aldaketa batekin: gaia umorezko ipuin eta pasadizoak izango da.Testuak euskaraz edota gaztelaniaz aurkez daitezke eta hizkuntza bakoitzeko bost irabazle hautatuko dira. Sariak diplomak eta liburuak izango dira eta ...

Gehiago irakurri...


Nevadako Renoko Santa Fe euskal ostatuak datorren maiatzean zabalduko ditu berriro ere ateak

2019/03/28

Renoko Santa Fe Hotel euskal jatetxea (arg. EuskalKultura.com) Renoko klasikoetako bat izan zen 1929an sortu zutenetik eta azken hamarkadetan esnazuar (Baxenabarre) jatorriko Zubillaga familia izan zuen jabe eta kudeatzaile. Hainbat gorabehera izan ondoren eta egun jabe duen Dennis Banks-ek 2017ko uztailean erosirik itxita egon da, baina aste honetan jakin dugu Reno Gazette Journal egunkarian irakurrita, obrak egin ondoren, maiatzean berriro zabalduko dituela ateak ...

Gehiago irakurri...


Maipu, Argentina: Irastorza eta de Arrieta muslariek irabazi dute “Caio Elizondo” txapelketaren lehenengo etapa

2019/03/28

2019ko “Caio Elizondo” Mus Txapelketa Ohiturari jarraituz, lau etapatan antolatu du aurten ere “Caio Elizondo” Mus Txapelketa Anaitasuna Euskal Etxeak. Etapa bakoitzeko irabazleak finalaurrekoetara pasatuko dira eta azken biek jokatuko dute finala. Txapelketako bikote irabazlea Maipuko Euskal Etxearen ordezkari izango da uztailean Macachin-en (La Pampa) jokatuko den 2019ko Txapelketa Nazionalean. Gogora dezagun Macachinen irabazle ...

Gehiago irakurri...


Uruguaiko Saltoko Euskaldunen Taldeak ‘Harriague Aste'ko programa aurkeztu zuen atzo prentsaurrekoan

2019/03/28

‘Harriague Astearen’ aurkezteko prentsaurrekoa Aurten duela bi mende jaio eta Salton jardun zuen Pascual Harriague hazpandarraren omenez antolatutako ‘Harriague Astea’ eta horren baitan bi aste barru gauzatuko den ‘Ardo Festa’ handizki ospatuko ditu Saltoko herriak, bertako 'Saltoko Euskaldunen Taldea' Euskal Etxea antolatzaile nagusi. Jaialdiaren programa aurkezteko prentsaurrekoa eskaini zuen atzo Saltoko Euskaldunen ...

Gehiago irakurri...


Baserri giroa sortu zuten Marita Echaveren zaporeek Trenque Lauquengo Euskal Etxeari egindako bisitan

2019/03/28

Marita Echave Trenque Lauquengo Euskal Etxean euskal errezetak prestatzen joan den asteburuan (argazkia EE) Marita Echave sukaldari cordobatarrak ‘Cocina Vasca Campesina’ bere liburua aurkeztu du Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak Euskal Etxean. Berrogei bat lagunek hartu zuten parte klase moduko aurkezpenean eta ondotik etorri zen dastatzean. “Menua prestatzen zuen bitartean, errezetak ez ezik, Maritak euskaldunen istorioak, ohiturak eta kontaketa mitologiko batzuk konpartitu ...

Gehiago irakurri...


Korrika 21: Munduko euskal etxeak hasi dira dagoeneko tipi-tapa, Paris, Brusela, New York, Sydney, Necochean...

2019/03/27

Europako Euskal Herrian gero eta gutxiago geratzen da Korrikaren 21. edizioa abiatzeko: lasterketa apirilaren 4an abiatuko da Garestik, eta hamar egunez luzatuko da Gasteizen bukatzeko apirilaren 14an. Baina korrikalariak mundu osoan daude sakabanatuta eta Diasporak ere bizi-bizi parte hartzen du; izan ere Euskal Herrian baino pixkat lehenxeago. Atzo bertan aipatzen genuen Parisen joan den ...

Gehiago irakurri...


Viedma eta Patagonesko Aberri Etxeak kolektibitate boliviarra lagundu zuen Itsasoaren Eguneko ospakizunean

2019/03/27

Euskal Kolektibitatea Itsasoaren Eguneko ospakizunean Boliviako Estatu Plurinazionaleko Kontsulatuak gonbidaturik, Aberri Etxea Euskal Etxeko kideek euskal kolektibitatea ordezkatu zuten martxoaren 22an Itsasoaren Eguneko ospakizunean. Boliviako gizataldearentzat garrantzi handia duen egun horretan, Nestor Condori Coarite kontsulak azaldu zuen Itsasoaren Egunean gogora ekartzen dutela Ozeano Barearen gerran boliviarrek Calama herriaz egin zuten defentsa.

Gehiago irakurri...


Kirmen Uriberen lana hizpide hartuko duen ekitaldia bihar New Yorken, idazlea bera eta publikoa solaskide

2019/03/26

Eusko Jaurlaritzak New Yorken daukan Estatu Batuetarako Ordezkaritzatik heldu zaigu gonbidapena, egun New Yorken bizi eta lanean ari den idazle ondarroarraren ekitaldi publiko honetara bertaratzeko deia eginez. Ekitaldia bihar asteazkena izango da, martxoaren 27an, 19:00etan KJCC Auditorium-en (53 Washington Sq. South, NYC), eta harrera-ekitaldi bat izango du ondotik.

Gehiago irakurri...


Euskal asteburu betea Parisen, Euskal Etxeko Biltzarra, Korrika 21, Gatibu eta Euskal Etxeko Bestarekin

2019/03/26

"Parisen ere, euskararen alde", joan den larunbatean Korrikak hiriburu frantseseko karrikak korritu zituen Euskal asteburu ederra pasatu dute Parisen Korrikaren, Euskal Etxeko Urteko Biltzarraren eta Euskal Bestaren inguruan. Larunbatean Korrikak euskaltzale andana bat bildu zuen Montmartretik Euskal Etxeraino doan bidea tipi-tapa euskararen alde egiteko. Euskal Etxearen Biltzar Nagusiak, bestalde, ongi merezitako txalokada berezia eman zion larunbatean bertan azkeneko urteotan elkarteko lehendakari gisa lan ederra ...

Gehiago irakurri...


PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia