Leire Díaz de Gereñu eta Izaskun Arratibel

Gure bazkideak

2019/04/13

Leire Díaz de Gereñu eta Izaskun Arratibel

Zabalkundea eta hausnarketa xede izan zuten bi jardunaldietan parte hartu zuten bazkideek, euskara euren parte hartzearen gai nagusia izanik.

Leire Díaz de Gereñu bazkideak "Soziolonguistika hiztegi txikiak" ikastaroan parte hartu zuen irakasle gisa. Urtarrila eta maiatza bitartean egiten ari dira, Oihaneder Euskararen Etxearen eta Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) antolatuta. Eusko Ikaskuntzako bazkidea hezkuntzari buruz aritu zen “Eskola eleaniztunean hizkuntzen gaineko jarrerak gogoeta gai: euskararen biziberritzerako aukera bat?” izenburu zuen hitzaldiarekin, martxoaren 26an, Gasteizen.

Bestalde, Izaskun Arratibel Pastorrek Diario de Navarrak apirilaren 9an antolatu zuen Hezkuntza Politikari buruzko foroan hartu zuen parte. Hura izan zen legealdiariaren balantzeari buruzko ziklo tematikoko azken ekitaldia, bertan, aurretik hezkuntza, azpiegitura, fiskalitatea eta osasunari buruz eztabaidatu zen.

Eusko Ikaskuntzako kideak "hizkuntza gutxitu" bat defendatzeko beharra azpimarratu zuen, konfrontazioa baztertuz. Gainera, euskaraz trebatzen jarraitzearen alde egin zuen, bai unibertsitatean, bai lanbide heziketan.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp