Urduliz: Euskal udal baten historia Bigarren Errepublikan eta Gerra Zibilan zehar (1931-1939)

Bekak

2016/10/18

Urduliz: Euskal udal baten historia Bigarren Errepublikan eta Gerra Zibilan zehar (1931-1939)

Bigarren Errepublika eta Gerra Zibilaren arteko garai historikoan murgiltzen da lana.

Eusko Ikaskuntzak eta Urdulizeko udalak sinatutako hitzarmenaren baitan 2013. urtean hasitako ikerketa amaitu da. Ikerketaren helburua izan da 1931 eta 1939. urte bitarteko garai historikoa ezagutzea, Bigarren Errepublika eta Gerra Zibila hain zuzen ere.

Eusko Ikaskuntzak eta Urdulizeko udalak sinatutako hitzarmenari esker ondorengo ikerketa buruta da: "Urduliz: Euskal udal baten historia Bigarren Errepublikan eta Gerra Zibilan zehar (1931-1939)". Ikerketaren helburua izan da herriaren errealitate soziala, politikoa eta kulturalean sakontzea hauteskunde kanpaina, alderdi politikoen eta beste erakundeen bilakaera, gatazka sozialak, bizitza kulturala eta euskararen presentzia, besteak beste, aztertuz. Horretaz gain, errealitate ekonomikoa ikertu da ere.

Lan honek, Urdulizen errealitatea bere inguruko errealitatean txertatu nahi izan du. Horregatik, ezinbestekoa izan da ere Bigarren Errepublika eta gerra Euskadi eta Estatu mailan ikertzea. Horretaz gain, beste Bizkaiko eta Euskal Herriko herrien egoerarekin alderatu da Urdulizekoa orokortasunari erantzuten dion jakiteko.

Koldo Somokueto, Historian Lizentziatua eta Eusko Ikaskuntzako bazkidea, izan da ikertzaile nagusia eta Ludger Meesen, Historian Doktorea (Bielefeldeko Unibertsitatea, Alemania) eta Giza Zientzien eta Informazioaren Fakultateko  katedradunaren, zuzendaritzapean burutu du lana. Behin ikerketa amaituta, eta Eusko Ikaskuntzaren baliabide teknikoekin, udalaren asmoa litzateke ikerketaren emaitzak lan monografiko batetan argitaratzea.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp