“TOKIAN TOKIKO HAUSNARKETAK, ONDAREA ETA IKERKETAK”
Udalekiko lankidetza dugu Eusko Ikaskuntzaren giltzarrietako bat. Gure proiektua bazkide moduan babesteaz gain, aspalditik daramagu haiekin proiektu ezberdinak gauzatzen ditugu.
Sozio-ekonomia
“TOKIAN TOKIKO HAUSNARKETAK, ONDAREA ETA IKERKETAK”
Udalekiko lankidetza dugu Eusko Ikaskuntzaren giltzarrietako bat. Gure proiektua bazkide moduan babesteaz gain, aspalditik daramagu haiekin proiektu ezberdinak gauzatzen ditugu.
90. hamarkadan hasi zen Eusko Ikaskuntza Euskal Herriko udal ezberdinekin hitzarmenak sinatzen eta horien bidez elkarlanean bultzatutako proiektuak garatzen. Lehengo urte horietan ikerketa historikoak, antropologikoak eta sozio-linguistikoak, argitalpenak, Historia eta Ondareari buruzko hitzaldi eta jardunaldiak edo artxiboen egoera txostenak, katalogazioak eta digitalizazioak izan ziren ohiko proiektu ereduak.
2014ean DENOK GAI hausnarketa prozesuaren ondorioz berritu zen Eusko Ikaskuntzaren filosofia eta jarduna. Horren fruitu izan zen gure lana zuzentzen duen zuhaitza. Bost eremuetako lantaldeak eta proiektuak abiatu ostean, beharrezkoa ikusi zen udalekiko lankidetza Eusko Ikaskuntzaren estrategia berriari egokitu behar zitzaiola, elkarlana emankorragoa eta eraginkorragoa izan zedin. 2017an berritu zen udalekiko lankidetza eredua eta baita haiekin burutzen ditugun proiektu motak ere, eta gure bazkide diren udalei bisitak egiten hasi ginen aldaketa hauen berri emateko.
Onarpen zabala jaso du egitasmo berriak udalen aldetik, eta beren bazkidetza berresteaz gain molde berriko proiektuak gauzatzen joan gara.
Aurtengo helburua da udalen sarea sendotzea. Modu honetan, elkar elikatuz eta lankidetza sustatuz, herri bakoitzarentzat zein Eusko Ikaskuntzarentzat eta, horrela, Euskal Herri osoarentzat baliagarria izango den ekarpena egitea du xede udalen proiektuak.
Harreman estu eta iraunkorrak bilatzen ditugu, elkar elikatzeko eta elkarrengandik ikasteko helburuarekin. Lotura hori lortzeko asmoz, Eusko Ikaskuntzak proposamen berezia egiten die gure sarearen parte oraindik ez diren Udalei: gure bazkide egitea. Horretarako, jar zaitez gurekin harremanetan.
2019. urterako prestatu dugun katalogoan Eusko Ikaskuntzak udalei eskaintzen dizkien proiektu aukera ezberdinak jaso ditugu.
Proiektuaren izaera eta helburuen arabera, ekimen mota ezberdinak egon daitezke: hitzaldi, jardunaldi eta kongresuak, prozesu parte-hartzaileak – Etorkizun Foroak, mugaz gaindiko mintegiak eta foroak, ondarearen interpretazio planak, memoria historikoaren berreskuraketarako ekimenak, argitalpenak edo ikerketa sozio-linguistikoak.
ETORKIZUNEKO ERRONKEI BURUZKO PROIEKTU EREDUAK
HISTORIA ETA ONDAREAREN INTERPRETAZIO PLANEN EREDUAK
BURUTUTAKO IKERKETA HISTORIKO BATZUK
Kultur kudeaketa, Bukatuta
Mutrikuko itsas ondare natural eta kulturalaren Interpretazio Plana.
Kultur kudeaketa, Indarrean
Algortako Portu Zaharreko itsas-ondarearen dinamizazio Plana
Jarri gurekin harremanetan eta galdetu nola parte har dezakezun