Konposatzaileak

Celaya Galparsoro, Leonardo

Organista eta konpositore. Legorretan jaio zen 1901eko maiatzaren 10ean. Tolosan hil zen 1989ko irailaren 6an.

Legorreta bertako organistarekin musika ikasi ostean, Arantzazuko seminarioan sartzen da 1913an eta han piano ikasketak burutzeko aukera izango du. 1916an Zarautzen fraide bilakatzen da eta herri honetan Juan Jose Garmendia maisu frantziskotarraren eskutik organoa jotzen ikasiko du. La Habanan osatzen du bere musika heziketa armonia eta kontrapuntua ikasiz, Pablo Beggiato maisu izan zuelarik.

Garai horretan, azpimarratzekoa da abesbatzak fundatzen eta zuzentzen eman zuen denbora. 1940tik 1986ra bitartean musika jarduera nolabait baztertuta geratzen da frantziskotarren ordenan bete beharreko karguetan duen lana dela eta.

Konpositore bezala, kutsu erlijiosoko zenbait lan sortu zituen: Adoratzen zaitugu (4 A), Ave María (4 A), Arantzazu-aldean (Reina de Aloña) (4 A, org.), Arantzazu-Meza (4 A, org.), Dios te salve, María (4 A), Meza Jaungoiko Santua (4 A, org.), O Patriarcha pauperum (4 A) o Plaude, turba paupercula (4 A).

  • ANSORENA, J.L.: Celaya Galparsoro, Leonardo. in Casares, E. (zuz.), Diccionario de la Música Española e Hispanoamericana (3. alea, 467 or.). [Madril]: Sociedad General de Autores y Editores, 1999.
  • ERESBIL: Dokumentazio saila, D1/CEL-01. Zelaia (Leonardo).
  • ERESBIL: Partituras de música vasca: catálogo. Kontsulta Eresbil-en.