Manuel Lekuona Saria

Informazioa

Manuel Lekuona Saria

Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Saria 1983an sortu zen Euskal Komunitate Globalarentzat ekarpen garrantzitsua izan zitekeen lana (opera omnia) egin duten pertsonei aitorpena egiteko. Manuel Lekuona Saria jaso dute, besteak beste, Jorge Oteizak, Jose Miguel de Azaolak, Justo Garatek, Bernardo Estornesek, Carlos Santamariak, Jose Ignacio Tellechea Idigorasek, Jose Mª Jimeno Juriok, Eugene Goyhenechek, Micaela Portillak, Elias Amezagak, Menchu Galek, Antxon Aguirre Sorondok, Joan Mari Torrealdaik edota Manuel Lekuonak berak. Saria Remigio Mendiburuk sortutako brontzezko eskultura bat da.

Saria, bi modutara emandako botoaen bitartez erabakitzen da:

1. Euskal Komunitate Globalera irekitako partaidetza birtual bidez, Eusko Ikaskuntzako kide direnen eta ez direnen botoak bereiziz. Horretarako, Eusko Ikaskuntzaren webgunean atal bat irikiko da.

2. Epaimahai Instituzional baten bidez, Eusko Ikaskuntzako Lehendakariak eta Euskal Herrian erreferente diren entitateetako zazpi ordezkarik osatuko dutena.

Sariduna hautatzeko botoa jarraian adierazten diren portzentajeen arabera haztatuko da:

  • Eusko Ikaskuntzako bazkideak % 30
  • Euskal Komunitate Globala % 10
  • Epaimahai Instituzionala % 60

Epaimahai instituzionala kide hauek osatzen dute: Euskalerriaren Adiskideen Elkartea, Euskaltzaindia, Aranzadi Zientzia Elkartea, Labayru Fundazioa, Jose Miguel de Barandiaran Fundazioa, Euskal Kultur Erakundea, Vianako Printzea Erakundea eta Eusko Ikaskuntza bera. 

Manuel Lekuona Saria