Eusko Ikaskuntza - Ville de Bayonne Bideo Dokumentalak sortzeko Saria

Informazioa

2017ko Bideo-dokumental Sorkuntza Saria Elsa Oliarj-Ines-en "Basahaideak" dokumentalak eskuratu du. Oihana Zamponik aurkeztu du filma eta egilearen ibilbidea.

Sariak ikus-entzunezko lanak eta sorkuntza bultzatzea du helburu.

2000tik aurrera, Eusko Ikaskuntzak eta Baionako Herriko Etxeak  hasi ziren saritzen Euskal Kultura balioan jartzen zituzten eragileen lanak. Xede horrekin, deialdiak abian jarri zituzten, ikus-entzunezko lanak mantendu eta sorkuntza bultzatzeko helburuz eta horrela, bideo-dokumental sari honek 1.250 euroko ordainsaria banatzen du. Lehiaketan sartzeko gaia Euskal Herriko bizitzaren eta euskal kulturaren alderdiak era orokor batetan islatu behar dute edota Baionako Herriari buruz izan behar dute.

Azken urteetan sarituak izan dira: Anne-Marie Jeannou, “Ibaialdek iragandako abentura Saint Laurent ibaitik gaindi Indianoak” filmarekin; Enara Goikoetxea, Miren Juaristi, Iurre Telleria eta Monika Zumeta, José Luis Zumeta artistari buruzko “Izenik Gabe” dokumentalarekin; edota, Audrey Hoc Hendaiako atxikitze-zentroko eguneroko bizia aipatzen zuen “Le cimetière des vivant” filmarekin.

Eusko Ikaskuntza - Ville de Bayonne Bideo Dokumentalak sortzeko Saria