Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria

Informazioa

Euskal Herriko Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte-zientziak ikertzen eta lantzen dituzten eragileen jarduna ikustarazi eta saritzea dute helburu Eusko Ikaskuntzak eta LABORAL Kutxak. Bere arloan nabarmentzen dena bereiztu eta bere ingurunearentzat eredu bihurtzeko helburuarekin.

Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxaren Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria

Hori dela eta, 1995ean, Eusko Ikaskuntzak eta LABORAL Kutxak Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxaren Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria eratu zuten, Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien alorretan jardueran dauden pertsona ospetsuen bikaintasuna nabarmentzeko.

Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien alorrean jardunean dauden pertsona entzutetsuek dute saria lortzeko aukera. Interesatuak berak edo unibertsitate, zientzia eta kultura erakundeek aurkeztu ahal izango dituzte proposamenak, kontuan harturik hautagaiak bere obra osoaren bidez Euskal Herriko kultur garapenari modu eraginkorrean lagundu behar izan diola. 20.000 euroko sari bakarra da emango dena.

2019 honetan, gainera, sariaren 25 urte betetzen direlarik, alor horietan diharduten gazteen jarduna saritzea erabaki dute bi erakundeek Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa Gazte Saria sortuz.

 

Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Saria

Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa Gazte Sariaren helburua Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien alorretan lanean ari diren gazte norbanako edo taldeen lanak (proiektuak, sorkuntza lanak, ikus-entzunezkoak…) saritzea da. Sariaren zenbatekoa 6.000 eurokoa izango da.

Bi sarietarako hautagaiak hautatzeko prozesuan, curriculumen ebaluazioari buruzko arauak zorroztasunez eta objektibotasunez erabiliko dira. Horretarako, epaimahaiaren osaera da bermerik handiena.

Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria