Lizarrerriko herri txikien etorkizunaz, Antzinen

Foroak eta mintegiak

2017/11/15

Lizarrerriko herri txikien etorkizunaz, Antzinen

Zerain eta Barkoxeko foroen ondoren, pasa den azaroaren 10ean ospatu zen Herri txikien Etorkizunaz hausnartzeko hirugarren foroa Antzinen.

Zein antolaketa-eredu aukeratu dezakete herri txikiek eta landa-inguruneek pisu politikoa lortzeko, euren proiektuak “ezartzeko” eta lurralde historikoen eta Euskal Herriaren garapenean dagokien lekua “hartzeko”? Zer motako sarea(k) ezar dezakete? Nola izan daitezke bata bestearekiko solidario? Eta, bizitako esperientziak eta errebindikazioak, nola partekatu ditzakete? Azken finean, zer egin lezakete elkarrekin?

Eusko Ikaskuntzaren ‘Etorkizuna eraikitzen’ (lehen ‘Etorkizuna irudikatu’) ekimenaren lan-eremuan gogoeta egin dugu galdera horien guztien inguruan. Lehenengo, Zerainen (Gipuzkoa), 2016ko azaroan, eta, ondoren, Barkoxen (Zuberoa), 2017ko otsailean. Oraingoan, 2017ko azaroaren 10ean, Antzinen (Nafarroa) elkartuko ginen, Estella-Lizarra eskualdeko herri txikien berezitasunak gure gogoetara gehitzeko asmoz.

Ohikoa den bezala, partaidetza handia eta anitza izan genuen, bai jatorriz (Iparraldeko eta EAEko pertsonak egon ziren) bai eta lanbidez eta ikuspegiz ere (politikariak, ingeniariak, nekazariak, urbanistak, ikasleak, herritarrak…).

Saioa, Jean-Michel Larrasqueten hitzekin hasi zen eta aurreko foroetan egindako hausnarketen emaitzak plazaratu zituen. Jarraian, egun osoan zehar, lan-taldeek euren ekarpenak egin zituzten. Emaitzak laster egongo dira ikusgai Eusko Ikaskuntzaren webgunean, bertan grabatutako bideoekin batera.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp